Noiz hasten da urte berria ?

Libertimendua
Urte berria noiz hasten ote ? Abenduaren bukaeran ?
Elizetako ezkil handien hamabigarren kolpean ?
Urtats aiparuz bixkotxa janik, xanpainaren edatean ?
Piriniotako azken hartz arreak iratzartzen direnean ?
Edo bolantak ta kaxkarrotak herri plazarat jaustean ?

2 x 2 = 4, beti hola da, batura matematiko.
Atomo guziak Bing Bangen sortu eta hor dira betiko.
Abenduaren 31an, urte berria hasiko ?
Arnas berria, ta bizi poza, hor jiten direa ttanko ?
Ez ote gira sobera zehatz ta sobera zientifiko ?

Urte berri bat, proiektu, idei, ta gogoentzat parada :
Klopari adio, mendizale izan, edo lanpostua alda.
Baina hori noiz ospatzen dugun nahi nizueke galda
Urtarrilaren 1a usaian, urteko egun zailena  da!
Eta ondotik ta aski luzaz su bazterra eta salda !

Noiz berpizten den urtea orain pentsatu dezagun ontsa :
Zaharrek ainitz zakiten hortaz, ez gaitezen hortaz lotsa.
Etxez etxe zen entzuten ahal dantzarien xilintx hotsa
Bolantek eta Kaxkarrotek’e zirtzilak joaiten bortxa !
Ihauteriek zuten ekartzen urte berriaren poza.

Ihauteriak inguratzen du gure kultura guzia.
Bertsolariaren hitz jokoa ta dantzarien abilezia
Musika aire ezagunak ta zirtzil antzerki bitxia
Urte berria jinarazteko hau dena ez da ahantzia
Datak berdin du baina manerak aldiz badu garrantzia.

Xanpainari ta urtats gauari ez diot egin nahi traba
Besta ederra eginen dugu beste guzien gisara
Aldiz liberti ta dantzatzea azkar atxiki behar da.
Donapaulen ta Garazin ere berpiztuak dira jada
Beraz Ihautez euskararekin guziak karriketara !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Noiz hasten da urte berria ? »

  1. bikain
    urte berri on KLIXKAri eta ENBATAko guzieri
    JCI

Les commentaires sont fermés.