Huna oraino berrikitan bizi izan dituztan hiru egoera:
Lagun artean:
«Goazen bada opor zonbaiten hartzera elgarrekin!!
- A bai gostuko nuke bainan ez dut dirurik!
- Hori baizik ez bada, xahutzeak bakotxaren irabazien arabera ordainduko ditugu!
- Bainan hori ezin jasana zaut, ezin dut holakorik onartu! Iduritzen zaut besteen bizkar bizi naizela…
- Zurea ordainduko duzu bainan daukazunaren arabera; ez da hor besteen bizkar bizitzerik!»
Familia batean:
«Xahutze hauek denen artean ordaindu behar ditugu!
- Zonbatekoa izanen da bakotxaren parte hartzea?
- Hori ezin errana da oraindik… Orotara zonbat behar den jakina da, bainan ordainketarako, araberakotasuna erabiliko da.
- Hori berriz, beraz ez dugu denek berdin pagatuko?»
Gizartean :
«Hemendik aitzina diru laguntza hau irabazien arabera emana izanen da!
- Zer, egoera berdin batean ez dugu gauza bera hunkiko?
- Eta ez, zuk nik baino gehiago irabazten duzu… ez ditugu behar berdinak !
- Nik hori injustiziatzat daukat: egitate berdinak, ordainketa berdina merexi du!!»
Entzuten dira holako eztabaidak… gobernamenduak berrikitan hartu delibero batek berpiztu ditu…
Ez da haratik ez hunatik, askotan, berdintasuna ez da zuzentasuna!