« Presoekin elkartasunez » gaualdia
Aurten Apirilaren 11n antolatuko da "Presoekin Elkartasunez" gaualdia, Donibane Lohizuneko Urdazuriko Elizan, ostiral arratsaldeko 7:00etan. Sekulan baino gehiago familiaren eta familien arteko bakearen aldekoa izanen da, bilgune gisa hautatu dugun Eliza berak "Familia Saindua"ren izena baitakar gainera. Bakearen aldeko bidea ez da bihar edo etzi bururatzen.
Presoek berek, eta nola ez, haien familiek ongi ezagutzen duten bidea da: luzarako bide bat, egunero egin behar dena, gobernuen aldetik orainokoan ez bada aldeko urratsik ageri ere... Herritarren arteko urratsak zabaltzen eta indartzen ari dira, eta hori bera, pozgarri eta bultzagarri da.