Donostiako liburutegiari Txillardegi izena ez emaiteaz
Donostiko liburutegiari Txillardegi izena ematearen aurkako botoa kezkagarri da eta deabru zaharrak arrapiztu nahi dituela badirudi. Oposizioko alderdi espaniolistek, naski, euren ezetza eman dute, Txilladegi ETAko eraikitzaile historikoetatik bat zelakoan.
Bainan harrigarri da oraingoan PSE kontra izatea, Udaletxeko Domina emateko, dakidanez behintzat, ados zegoela oharturik, Txilladegiren baitan gizon politikoa baino kultur gizona gehiago kontutan hartzen baitzuten. Askoz harrigarriago EAJ-aren ezetza, zeren alderdi honek, abertzale izanik, euskal kulturaren alde hainbeste egin zuen gizon batek ohorezko toki bat sortu zen Donosti hortan ukan zezan ahalegindu beharko baitzuen.