Euskara gara

Patxi SAEZ BELOKI - Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu. Euskararik gabe ez gara, eta hori ukatu nahi digu Madrilgo Erkidegoko Diaz Ayuso presidenteak. Gure izatea. Gaztelania eginez espainiarrak izan gaitezela eta uko egin diezaiogula euskarari, uko egin diezaiogula gure izateari, espainiarrak bakar-bakarrik izateko.
Inperialismo linguistikoak  hizkuntza bakarra onartzen du komunikaziorako, bizikidetzako eta elkar ulertzeko. Gainerako hizkuntza guztiak herritarrak zatitzeko, banatzeko eta elkarbizitza kaltetzeko direla diote inperialismo linguistikotik. (...)

Marienia, le serment des makila

ELB-LURZAINDIA-OSTIA - En 1972, sur le plateau du Larzac, cent trois paysan.nes signaient un acte fondateur : ne jamais quitter sa ferme, quel que soit le prix donné. On l’appela le serment des bâtons. En 2018, en Bretagne, dans le bocage de Notre-Dame-des-Landes, un autre serment était scellé en plantant des milliers de bâtons dans le sol : venir en cas d’agression de la zone.
Aujourd’hui, nous prenons le relais de ces deux luttes victorieuses en faveur de l’agriculture paysanne et de l’environnement. Nous allons à notre tour poser un nouvel acte, en plantant nos bâtons sur la prairie de Marienia, menacée elle aussi par des appétits d’argent et de béton. Nous faisons le serment de préserver cette terre pour toujours, de la protéger si jamais des promoteurs immobiliers voulaient y entamer des travaux, de la cultiver afin de lui multiplier sa valeur nourricière. (...)

Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko.
Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin dezaketen guztiaren garrantzia eta azken hauen botere eraldatzailea azpimarratzen ditu Eneko Gorrik, neurri konkretuak proposatuz. (...)

Elgarrekin, Herria, Burujabetza

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalea - Donibane Garazin, 2025eko apirilaren 20eko Aberri Egunean irakurria izan den adierazpena: Gaur hemen, Donibane Garazin bildu gira Aberri Eguna ospatzeko. Munduko herrialde gehienek duten bezala, guk ere gure nazioaren eguna dugulako. Hizkuntza, kultura eta lurralde propioak ditugu. Euskara. Zazpi herrialde. Nazio bat. Ez gira besteak baino gehiago, baina ezta gutiago ere. Gure herriaz harro gira eta izaten segitu nahi dugu!
Azken bi urteetan bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak bat eginik antolatu dugu Aberri Eguna, Elgarrekin. (...)

En Corse, 3 900 nouveaux arrivants par an

La croissance démographique du pays est la plus élevée par rapport aux autres territoires de l’Hexagone. Or, la chute du taux de fécondité et des décès en hausse caractérisent la population corse marquée par les migrations résidentielles.
Autant de phénomènes qui rappellent une situation que nous connaissons en Iparralde. Par Manon Perelli, journaliste à Corse Net Info. (...)

Euskara: makila guztien zahagia

PATXI SAEZ BELOKI, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea - Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko hitzaldi batean esan berri duenez, euskarazko gure hezkuntza-eredua «oso mugatzaile garrantzitsua» da atzerriko profesionalak erakartzeko, alegia, euskarazko hezkuntza oztopo dela atzerriko talentua hona ekartzeko. Gurera aldi baterako datorren jendearentzat, ingelesezko hezkuntza «eskuragarri» izatea ere eskatu du. (...)

Kateekin ateak hautsi

BASAIZEA - 1979an lehen Nafarroaren Eguna ospatu zenetik, gauza anitz aldatu dira. Euskal kultura bera ere aldatu da eta etengabeko aldaketan ari da. Gure aldarrikapen katea aldiz, nahiz eta denboran zehar aldatzen den, ez da sekula moztu. Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!
Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz. Aldarrikapen eta nahi guzi hauek ere kontutan harturik, aurten ere Nafarroaren Eguna antolatu dugu, apirilaren 27an, hain zuzen. Aitzinetik Kulturaldia indartsu jinen da. (...)