Bergarako besarkadarik ez
Mario Zubiaga Garate (Politika eta Administrazio Zientzia Saila, UPV-EHU) - "Armak herriarengandik jaso zituen ETAk, armak herriari itzuli beharko lizkioke, herria bera arma bilaka dadin."
Porrotaren eszenatokian dago eserita ETA, armak jasotzeko presarik ez duen Espartero garailearen zain... Garaitua otzandu orduko, akaso jasoko ditu, baina Esparterok inoiz borondatez onartuko ez duena herri honen erabakitzeko eskubidea da. Herriaren erabakiaren aurrean egon arte, noski.