Publizitate digitala debekatzeko ekintza

StopPub
Gauaren Eguna dela eta, urriaren 9an, larunbatez, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboak iragarki digitalen estaltzea burutu du Baionan, Euskal Kosta Aturri lurraldean horrelako publizitate motaren debekatzea eskatzeko. Bidarte eta Bokalekoek ez bezala, Angelu, Baiona eta Biarritzeko auzapezek ez dute oraino argi-kutsaduraren kontra borrokatzeko nahikaririk, pantaila horien debekua sartuz gaur egun plantan ezartzen ari den herrien arteko araudian.
Urriaren 9an, larunbat arratsean, Gauaren Eguna dela eta, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi kolektiboko 12 kidek ekintza bat burutu dute publizitate pantaila digitala bat estaliz STOP PUB VIDEO mezuarekin. Bizi, CADE, Paysages de France eta Publizitatea den jazarketaren kontrako ihardukitzea (RAP) erakundeek osatzen duten kolektiboko kideek Euskal-Kosta Aturri lurraldeko iragarki digitalen debekua galdegiten dute, jadanik Bokale eta Bidarten egiten den bezala.
5 herri horiek, Euskal Hirigune Elkargoaren zuzendaritzapean, kanpoko publizitatea murriztu eta zaindu behar duen Herrien arteko Tokiko Publizitate Araudia (RLPi) lantzen ari dira. Kolektiboko kideek hitzartze bilkura desberdinetan parte hartu zuten eta idatzizko ekarpena igorri zuten, bereziki hautetsiei eskatzeko entseina, erakusleiho eta publizitate arloko pantaila digitalen debekua. Bidarteko auzapeza jadanik bere herrian iragarki digitalak debekatzea aurreikusten ari da. RLPi-ren azken bertsioak iragarki pantailak baimentzea aurreikusten zuelarik, azkenean Bokaleko auzapezak publikoki iragarri zuen, kolektiboaren galdekatzearen ondotik, engaiamendua hartu zuela Bokaleko egungo RLParen izaera aitzindaria atxikitzea, argiztatutako publizitatea debekatzen baitu, batez ere pantaila digitalena. BAM herrietako 3 auzapezek ez dute oraino anbiziorik erakutsi beren herritarrak babesteko pantaila digitalek eragindako argi kutsaduratik.
Gauaren egunean parte hartzen duten elkarteendako gaueko argi kutsadura eta horren kalte desberdinak salatzeko aukera da. Energiaren xahutzea da eta horrek hondakin nuklearrak eta karbono isuri gehigarriak eragiten ditu, landaredia eta fauna trabatzen ditu eta gizakiaren osasunean ondorioak baditu loaren nahasmenduak sortuz.
Pantaila digitalen ugaritzea gehitzen den argi kutsadura are kaltegarriagoa da deitoratu du Elise Ayrault, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboko bozeramaileak. Telebista erraldoi horiek energiaren xahutze iturriak dira eta gehiegizko kontsumoa bultzatzen dute, gau eta egun”.

Euskal Elkargoak klima astea abiatzen duelarik, Herritarrek, kolektibitateek, enpresek eta elkarteek Klima Planaren arrakastan parte har dezaten sustatzeko, kolektiboko kideek BAMeko auzapezei galdegiten diete Klima Planaren asmoa errespetatzea, neurritasun energetikoa lurraldeko eragile guzien helburu partekatua izan dadin. Hautetsiei galdegiten diete jadanik iragarki digitalak debekatzen dituen Pariseko RLParen adibidea har dezaten. Beren kezka partekatzen duten herritarrak eta elkarteak ere gomitatzen dituzte beraiekin bat egitera publizitateaz babestutako espazio publiko baten alde.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).