Sua piztu ta suhiltzailea deitu

PrintFriendly and PDF
Panpi Sainte-Marie
Panpi Sainte-Marie
Paysan de Lantabat. Secrétaire Général du syndicat paysan ELB (Euskal Herriko Laborarien Batasuna, Confédération paysanne du Pays basque).
D'autres articles

FNSEANoizean behin gertatzen den bezala, laborari mundua protestan ari da azken aste hauetan. Betiko arrazoina: saltzen dituzten ekoizpenen prezioen beheititzea. Aterabidea ez da Estatuari diru galdez aritzea. Da ekoizpen modeloaren errotik aldatzea.

Prezio apalen politikak
sobera biktima egiten du ere.
Hortako beste modelo alimentario bat behar da.
Kontsumitzaileen aldetik ere
konzientzia hartzea behar da.
Zer nahi dugu gure inguruan ?

“Il faut assurer la vocation exportatrice de la France. Il faut laisser faire le marché. Il faut réduire les coûts de production pour être compétitif. Le marché chinois est là! Il nous attend ! Investissez, produisez !”

Hara zer zioten besteak beste duela zonbeit hilabete FNSEAko mezuek eta koperatiba haundiek, beren komunikabide argitsuetan. Esne koperatiba (sic) ikaragarri hauen administrazio kontseiluetan, FNSEAko buruak dira ainitzetan.

Atzo, egun, sua pizten ta gero suhiltzaileeri deika !

Krisiak ardura ziklikoak dira zeren aintzinekoak ahulenak hiltzen ditu, gero esnea eskas da, eskasiak prezioa ixtant batez goititzen du, eta prezioak ekoizpena  mendatzen du. Gero berriz soberakinak prezioak apalarazten eta berriz ahulena geldi…

Ekoizpen modeloaren zentzu gabekeria

Bixtan dena biziki sinplifikatzen dutala, bainan gaurko aktualitatea zoritxarrez hola laburbiltzen ahal da. Normandiako laborariak sistima baten biktimak dira bixtan dena bainan beren itsukeriaren, beren espantuen biktimak dira ere.

Atzo merkatua libro behar zen utzi, ‘indicateurs économiques” horiek beren alde zituetelarik, gaur haatik Estadoaren parte hartzea bortxaz beharrezkoa daukate  merkatua bideratzeko.

FNSEAko buruek atzo (eta gaur ere kapable dira!) Confédération paysanne eta ELBko mezua – laborantxa herrikoi eta iraunkorraren aldekoa – iraganekoa,  ‘passéiste”, ‘rétrograde” bezala laidostatzen dute.

Bainan zeri ohartzen gira gaur ? Beren sistima guzia zangoz gora doala. Bixtan dena badela bitartekarien irabazien polemika, batzuetan eskandalagarria dena, bainan oroz gainetik Frantziaren laborantxa ekoizpen modeloaren zentzu gabekeria da nagusia. Porrota argia !

Etorkizunean, aspaldian erraiten dugun bezala eta gurekin ere jendarteko partaide ainitzek, beste laborantza modelo bat bultzatu beharko da:

- zuhurrago izanen dena urari eta energiari doakionez,
- kontsumitzaile eta herritarretaz hurbilago izanen dena,
- ingurumena errespetatuko duena
- biomasa baliatuko duena energia iturri bezala,
- ekoizteko baliabide kimikoak gutituz joanen dena,
- kontsumitzaileek eskatzen dutenari gero eta gehiago egokituko dena : kalitatea, trazabilitatea, hemen, hurbilago ekoiztea.

Mentalitateak irauli

Hortako mentalitateak irauli behar dira, mezuak aldatu, laborari munduan, laborantza lizeotan bainan ere jendartean. Prezio apalen politikak sobera biktima egiten du ere.

Hortako beste modelo alimentario bat behar da. Kontsumitzaileen aldetik ere konzientzia hartzea behar da.

Zer nahi dugu gure inguruan ? Hiru  etxalde, ala behiz, ardiz, zerriz betetako lantegi batzu ? Zer nahi du Le Foll-ek ? FNSEAren diktat pean gelditu ala norabidez aldatu ? Hamar miliar euro badira (ez da guti), PAC delakoarekin, laborantza modeloaren aldatzeko eta zuzentzeko. Hamar miliar horiekin norabide ainitz emaiten ahal da zentzu onean, enplegua, ingurumena eta elikadura burujabetzaren alde.

Zer paradoxa ikustea, Normandian autopista bazterrean, kamion frigo batetik, Holandatik datozen zerri pusken birrindaka lurrerat aurtikitzen eta ber denboran  ‘plateforme d’exportation” bat aldarrikatzen beren egoeraren salbatzeko…

Bravo Xavier Beulin, FNSEAko burua!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video