UEUk prest ditu Baionako Ikastaroak

JardunAurten 8 ikastaro antolatu ditu UEUk Baionan, joan den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Aurtengo leloa JARDUN izanen da, Udako Ikastaroak lan egiteko, ikasteko eta ideiak trukatzeko foro ezinhobeak direla azpimarratzeko asmoz. Izena emaiteko erabil www.ueu.eus helbidea.

Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren arabera, duela 43 urte Ipar Euskal Herrian sortu den UEUk « lau hamarkada daramatza euskara eta unibertsitatearen alde lanean. » « UEUk betetzen duen funtzio garrantzitsuenetako bat jakintza eta aditu euskaldunen topagune eta akuilu izatea da« . UEUren zuzendariak azpimarratu du ere arnasguneak behar ditugula euskararen garatzeko, eta Udako ikastaroak horren adibide argiak direla.

Aurten UEUk AEK-rekin hitzarmen bat sinatu du. Horren bidez AEK-k Udako Ikastaroak Baionan egiteko espazioak utziko dizkio UEUri eta bere aldetik UEUk egin ahalak eginen ditu AEKren formazio-beharren asetzeko. Iñaki Alegriak erran duen bezala « UEUrentzat ezinbestekoa da Ipar Euskal Herriko erakundeekiko elkarlana sustatzea, eta hitzarmen hau sinatzea benetan pozgarria da guretzat. Bide batez, sare euskaldun hori osatzera gonbidatzen zaituztet udako ikastaro hauen bidez”.

Ikastaroei dagokionez JARDUN leloa hautatua izan da aurten udako ikastaroetan jendeak aditz honen bi adierak praktikan emaiten dituelako: hots, alde batetik lan egiten du eta bestetik, hitz egiten du, harremanetan jartzen da… UEU erakunde bizia eta partehartzailea da, eraikitzailea. Aurten, gainera, garrantzi berezia izango dute jardunaldiek, eta horri ere egin nahi izan diote erreferentzia lelo honekin. 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatuak izan dira aurten orotara. Baionan 8 ikastaro eskainiko direlarik AEK-ren egoitzan.

Arte bizietan hezkuntza proiektuak diseinatzen.   
Baiona, Uztailak 8-10

Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan.  
Baiona, Uztailak 9-10

Literatura ahoz aho: ahozko euskal literaturarako bide berriak.
Baiona, Uztailak 9-10

Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra.   
Baiona, Uztailak 8-10

Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak.
Baiona, Uztailak 9-10

Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak.
Baiona, Uztailak 9-10

Zuzenbidea eta naziogintza (I): Bolkestein Zuzentarauak Euskal Herri osoan aritu ahal izateko eskaini behar duen aukeraz.
Baiona, Uztailak 8

Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria.
Baiona, Uztailak 8-9

Hiru formatu desberdineko ikastaroak badira:

      1. Ikastaro espezializatuak: ikastaro hauek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da.

      2. Dibulgazioko ikastaroak: Interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar.

      3. Garapen pertsonaleko ikastaroak: ikastaro hauek pertsona moduan garatzeko balio dute; galerak modu baikorrean bizitzen ikasteko adibidez.

Prezioak eta Diru Laguntzak:

MOTA

OROKORRA

MURRIZTUA

ikasleak, langabeak
eta jubilatuak

UEU KIDEA

10 ordu

70 euro

63 euro

52,50 euro

12 ordu

84 euro

75,60 euro

63 euro

15 ordu

105 euro

94,50 euro

78,75 euro

18 ordu

126 euro

113,40 euro

94,50 euro

20 ordu

140 euro

126 euro

105 euro

JARDUNALDIAK

30 euro/DOAN

10 euro

22,50

Laguntza garrantzitsuak badira aurten udako ikastaro hauetan parte hartzeko:

  • Ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan BEHERAPENAK eskaintzen ditu UEUk (ikusi goiko taula)

  • BERRIALAGUNA. UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dituzte.

Izena emateko epea jadanik irekia da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago egin ahal izango da matrikula.

Informazioa eta matrikula: www.ueu.eus