« Zergatik hil du? »

Zer da « Nobela beltza bat« … eta zein dira Euskal Nobela Beltzaren ezaugarriak ?
Nobela beltza definitzea ez da gauza erreza eta ez dugu gure burua hori argitzen ikusten. Guk bere zentzu zabalean hartu dugu eta asmoa dugu aste hortan izanen diren solasaldi eta egonaldi guziekin zerbait zehaztea. Hala ere argi dago aldatuz joan dela eta NORK HIL DU? galderatik ZERGATIK HIL DU? aldaketa hori interesatzen zaigula. Nobela beltza gaur egun jendartearen alde ilun hori erakusteko tresna baliogarri gisa ikusten dugu, kritika soziala egiteko.

Nola sortu da Euskal Nobela Beltzaren Astea?
Euskal nobela beltzaren astea antolatzeko asmoa Baztango idazleekin solasean ekimenean parte hartzen dugun zenbait kideren artean sortu zen. Ekimen hortako partaide batzuk irailean biltzen hasi ginen, genero horri buruz genekiena konpartitzen eta generoari buruz ikasten. Horien artean ohartu gara badirela aspalditik euskaraz idatziak diren nobela beltzak eta Baztan anitzetan agertzen dela nobela beltza horietan. Harrigarria egin zaigu Mariano Izetak idatzi zuen lehendabiziko nobela genero hontakoa dela jakitea.

Ba ote dira beste parada batzu urtean zehar Euskal Nobela Beltzaren « hurbiltzeko »?
Lehendabiziko aldia da nobela beltzaren inguruan honelako ekimen bat antolatzen dela. Hala ere, Euskal Herriko bertze irakurle taldeetan ere euskal nobela beltza irakurri eta idazleekin solastatzeko egokiera izaten da.

Zein dira aurtengo astearen ezaugarriak?
Egitaraua osatzerakoan esparru ezberdinak jorratu nahi izan ditugu, bai eduki aldetik baita espazio aldetik ere. Hala, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, ipuin-kontaketak, bertso trama… izanen dira Baztango herri eta gune desberdinetan. Guk antolatutakoaz aparte, Idazleekin solasean ekimenak eta Baztango Udalak beren ekitaldiak antolatu dituzte, egitaraua osatzen lagunduz. Baztanen egiten badugu ere, Euskal Herri osoa konbidatu nahi dugu bertan parte hartzerat. Hala, astebukaerako lo egiteko eskeintza berezia egin dute Baztango nekazal etxe batzuek. Larunbateko bazkarirako txartelak eskuratzeko (15€) [email protected] posta elektronikoan izena eman behar da edo Elizondoko Intzan, Arizkungo Dolaetxean eta Erratzuko Zubi Puntan txartelak erosi. Informazio guzia ilbeltza.blogspot.com blogean edo jarai Twitter @ilbeltza.

Egitaraua zehaztuz:
Asteazkenean Eneko Aizpurua Anizerat etorriko da Herensuge gorriaren urtea liburuari buruz solastatzeko.
Ortzegunean Udalak berrargitaratu duen Mariano Izetaren Dirua galgarri liburuaren aurkezpena izanen da eta ondotik Jon Abrilen eskutik Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu solasaldia. Ortziralean Baztanen gertatu izan diren kontu beltzak kontatuko ditugu Elizondoko gaztetxean.
Larunbata goizean mahai inguru bat izanen da Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondorekin, orokorrean nobela beltzari buruz eta bereziki euskal nobela beltzaren garapenaz solasteko. Mahai ingurua den biztartean euskal nobela beltzaren erakusleihoa deitu dugun erakusketa eginen dugu, jendeak euskaraz idatziak diren nobela beltzen uzta ikusi ahal izateko. Ondotik bazkaria izanen dugu Eskisaroi jatetxean eta kafearekin batean liburu eta komiki baten aurkezpena: Juan Kruz Igerabideren Zangotraba eta Joseba Larratxe “Josebisky”ren Requiem gauaren erdian. Larunbata Gau Susmagarriarekin akituko dugu, Iruritako Jauregiarte tabernan eginen duguna.
Igandean ibilaldi bat eginen dugu Amaiurren han gertatutako bertze kontu beltz bat gogoratuz eta lekua ezagutuz. Igande ilunabarrean akituko da gure astea bertso trama batekin. Nobela beltza gai gisa hartua bertsotan arituko dira Odei barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga Fernando Anbustegi gai jartzaileak sortuko dien tramari segika.

NOBELAbeltzaAFITXA

NOBELAbeltzaEGITARAUA

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « « Zergatik hil du? » »

  1. Nire ustez, haren ideoloji eskuindar eta fasistarekin ados ez naizen arren, Jon Mirande Zuberotar Paristarrak bere lekua ukan beharko luke mintzaldi horietan. Ipuin beltz batzuk idatzi baitzituen (Gauaz parke batean adibidez) eta euskal literatura modernoaren ekintzaileren bat izan baitzen.

Les commentaires sont fermés.