Orekak ez du balio…
EHZ FESTIBALA 30 URTEZ - 2009. Altxatu beharra. Uztailaren 4a, gaueko hamaikak. Heletako plaza sutan. Larre ostatuaren aldameneko barrukian, kontzertuen pentzerako sarbidea ertsiegia da, jendez gainezka, denak zainetan eta presaka. Manu Chaoren ahotsa, aldi berean urrun eta hurbil. Fokoek milaka begi itsutzen dituzte, eta atzekaldeko ilunpean, Baiguraren mamu isilak EHZko gau hezea lehen aldiz babesten du.
“Herri bat zuzenean” lelopean sortu berri festibalak itxurazko gau itzela bizi zuen. Ahaztezina. Garaiko bizipen latzen neurrikoa. Idauze Mendiko zatiketak eta zauriak oraindik artatzen ari ginen; muntaketa garaian atxilotutako laguntzaileak gogoan. Hala ere, EHZk hilabete gutitan sekulako apustua irabazi zuen: lehen aldiz, festibala herri baten baitan antolatzea. (...)

par