Asier Blas

Politologoa eta Euskal Herriko Unibertsitatean erakaslea

EAJ eta Podemos garaileak, PP eta EH Bildu galtzaileak

EAJ izan da Euskal Autonomia Erkidegoko irabazle nagusia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan lehenengo alderdia izango da. 2011ko hauteskunde emaitzekin alderatuta, jeltzaleek ia 30.000 boto irabazi dituzte eta EH Bilduk ia 70.000 boto galdu ditu (Bildu eta Aralarren emaitzekin alderatuz).

Fronte zabala izateko jaio zen EH Bildu dagoeneko bere koalizio itxura galtzen hasia dago, gutxienez hautesleriarentzat. (Argia.eus-etik)


Lidergoez eta erabakitze eskubideaz

Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak, hots ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Espainia askotariko krisi sistemiko bat ari da bizitzen: politikoa, instituzionala, ekonomikoa eta soziala. Mendebaldeko herrialde batean gertatzen ohi ez diren tamainako ezegonkortasun egoera bizi da Espainian.

Katalan biztanle askok Espainiako etxean bizitzen jarraitu nahi zuten bestelako arau batzuekin, baina, arau horietara gerturatzeko asmorik ez duenez Espainiak, geroz eta gehiago dira pentsatzen dutenak ez dagoela Espainiako etxean jarraitzerik. Zure lurraldean dauden lehentasun politikoak ez badira islatzen Estatuko proiektuan, normalena da Estatu berri bat eraikitzea lurralde horretako borondate demokratiko-politikora egokitzeko.


Sezesioan, berritasuna eta subjektua

Eskoziak edota Kataluniak independentzia lortuko balute, inperioaren bihotzean lortuko lukete: NATO eta Mendebaldeko herrialde demokratiko-liberal egonkortuetan. Tabu bat hautsi eta beharbada praxi berri baterako bidea markatu dezakete.

Prozesu sezesionista batean subjektoa lurraldetasun eta nazio ikuspundutik definitzen da. Urruneko lurraldeak edo kolonia arruntak ez diren herrialdeetan holako prozesu bat bultzatzeko bi gerturapen badira (bien arteko elkar elikatzeak egon daitezke eta batzuetan era perfektuan teilakatu daitezke): nazionalista eta demokratikoa. Sinplifikatuz, nazionalistak duen diskurtsoaren muina da independenteak izan behar garela desberdinak garelako, aldiz demokratikoak lupa jartzen du gehiengoaren borondatean.


Eskozia eta Katalunia ikusiz… ikasi

Independentismoa Euskal Herrian nortasun kondu bat izan da, baina ez du estrategia garbi bat ukan xedea gauzatzeko. Eta estrategia hori, gaur egungo egoeraren diagnostiko argi baten araberan eraiki behar da.

Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriaren kasuak ezagutuz eta erkatuz edo konparatuz, Euskal Herrian sezesio prozesu baten aintzina eramaiteko ditugun indar eta ahuleziak ulertzen dira. Ber maneran Europako beste bi herrien esperientziatik ere Euskal Herriarentzat ikasgaiak hartzen dira.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video