Jantegietan eragin, klimaren eta haurren osagarriaren alde!

Urtarrilaren 28an larunbatez, Bizi! eta Hitza Hitz-eko begirale ekologistek, jantokietan elikamolde sanoago eta ekologikoagoen aldeko kanpainaren baitan, “Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!” mahai-ingurua antolatzen dute. 10:00etarik 12:00etara (harrera 9:30ean eta haurren xokoa apailatua) iraganen da Bidarteko Jean Jaccachoury lehen mailako eskolan, eztabaiden ondotik janari-mahai bat eskainia izanen delarik.
Mahai-inguru honetako hizlari nagusiak Isabelle Pargade, Hazparneko auzapeza eta biharko laborantza eta elikaduraren Euskal Elkargoko presidenteordea, Christelle Laborde, Bidarteko Haurtzaro eta Gazteria saileko arduraduna, eta Hélène Labrosse, Lekorneko jantegiaren aldaketan buru belarri sartua den burasoa, izanen dira. (...)

Mugikortasun politika ausarta, txirrindiraultzaz!

Igande honetan, 2022ko irailaren 25ean, 200 txirrindularik Bizik Donibane Lohizunen bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote.
Helburua argia zen: bizikleta bide seguru gehiago eskatzea, Jean-François Irigoyen auzapezari dei eginez. Azken hau Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria baita, lurraldean mugikortasun politika eraginkorra garatzeko duen anbizio faltagatik, erhiz erakutsia izan da. (...)

2022ko uda ez dadin ohikoa bilaka: formakuntzak eta ekintza!

Bero ikaragarriak ezagutu eta muturreko gertakariak pairatu dituen udaren ondotik, eta goiti doazen arriskuei aurre egiteko, Bizik mobilizaziorako deia luzatzen du.
Hautetsiak gai ekologikoetan formatzeko lanetan ari den Christophe Cassou klimatologoaren gomendioak segituz, Bizi! elkarteak lurraldeko hautetsiei formakuntzaren tokiko bertsioa eskaintzen die eta herritarrak deitzen ditu txirrindiraultzan parte hartzera. (...)

AHT eta higiezinen espekulazioari ez!

Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du.
Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz. (...)

Milako bat manifestari, Baionan, klimaren eta justizia sozialaren alde

Larunbat honetan, martxoaren 12an, milako bat manifestarik klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxan parte hartu dute Baionako karriketan. Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia baino aste batzuk lehenago, larrialdi klimatikoa eta injustizia sozialak eztabaidetarik kanpo gelditzen dira.
Ipar Euskal Herria gai hauetan ere gibelean delarik, manifestariek lehentasunen ordena gogora ekarri nahi izan dute, eta agenda politikoen erdigunean klima eta justizia soziala ezartzea galdatu dute. (...)

Urrezko Ostruka sariaren ematea Donibane Lohizunen

Larunbat honetan, otsailaren 12an, 11:00etan, Jean-François Irigoyen, Mugikortasun Sindikatuko presidentea, Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileen lehendakariordea eta Donibane Lohizuneko auzapeza, Urrezko Ostruka Métam’Or Trofeoaz saritua izan da, Bizik ospe handitan antolatu duen joan den mendeko giroko ekitaldian, 110 pertsonen parte hartzearekin.
Hauteskunde aitzineko garai honetan, Iparraldean eta Estatu mailan, klima gobernantzari dagokionez, hautetsi gehienen ekintza ezaugarritzen duen inertzia ikusiz, Bizik Martxoaren 12an, 15:00etan, Baionan, klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxa handi baterako deia egiten du. (...)

Emmanuel Macron zikindua Biarritzen bere bilan klimatikoaren gatik

Asteazkenean, urtarrilaren 19an, Biarritzeko Europako biribilgunean, Emmanuel Macronek Europar Batasuneko frantses presidentetzari hasiera ematen duen unean, Herriko Etxe batetik bahitua izan den Potreta Ofizial bat petrolioan (petrolio faltsuan) murgildua izan da bere bilan klimatikoa eta soziala salatzeko.
Hainbat argumento lagun, Biziko kideek argi uzten dute Macronen bost urteko agintaldia izan den sabotaje klimatikoa, eta Ipar Euskal Herriko hautetsien zati handi bat klimaren arloan geldirik egotearekin lotura egin dute. (...)

Treina maite dugulako, gelditu AHT!

Astelehen honetan, urtarrilaren 17an, 7:45ean Bizi! mugimendu altermundialistaren 26 militantek Pauen ekintza ikusgarri bat burutu dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari fermuki galdatzeko argiki errefusa dezan AHTren Bordale-Akize bide berriaren finantzaketa.
Bizi! elkarteak inposatua den behargabeko proiektu hori gaitzesten du eta gaur egun diren tren bideen arraberritzea bai eta lurraldean hurbileko garraio sareen indartzea sustengatzen du. (...)

Glasgowtik Euskal Herrira

COP 26: Glasgowtik Euskal Herrira, engaiamenduek eta ekintzek ez dute oraino segurtatzen bizigarria den Lurra. IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko zientzialariek argi eta garbi diote: klima aldaketak bizkortzen ari dira eta muturreko gertakari meteorologikoak sortzen dituzte (idorteak, berote handiak, uholdeak, etab.), indartsuagoak eta biziagoak direnak.
Alta, COP 26-an hartuak izan diren engaiamenduek jendartea oraino zuzen-zuzena eramaten dute + 2,4 °C-ko mundu katastrofiko batera eta ez karbono neutraltasunera eta +1,5 °C azpiko berotze muga batera. 2030erako Estatuen mailako murrizketa-helburuen handitzea aurreikusten da Egipton 2022ko datorren COP-erako, baita Estatuen engaiamenduen urteroko bilana egitea ere. (...)