‘Die-in’-a Angelun mugikortasun eztien atzerapena salatzeko
Larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetzea errefusatu duen Angelu hirian, 200 txirrindularik Biziren bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote, bizikleta bide seguruak galdatzeko Claude Olive, Angeluko auzapezari, eta Jean-François Irigoyen, Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariari.
Txirrindulariak Baionako etorbideko bidegurutze batean gelditu dira "die-in" etzate ekintza ikusgarri baten egiteko. Ekintza sinboliko honen helburua, eguneroko joan-etorrietarako bizikleta bide seguruak ukaiteko premiaren azpimarratzea izan da. (...)