Zinegin 2019, Super 8 edizioa
Zinegin euskal zinemaldiaren 8.edizioa azaroaren 21etik 24ra Hazparnen iraganen da. Beti bezala euskarazko filmak hedatuko dira, fikzioak, dokumentalak eta marrazki bizidun bat haurrentzat.
Bestalde, bi tailer eskainiak dira. Lehena Super 8. bobinekin filmatzeko paradaren ukaiteko, baita filmaren errebelatzeko ere, ganbera beltz batean, zonbien artean... Horrez gain, Radiokulturarekin soinua grabatzen eta muntatzen ikasteko parada izanen da, hilen arimak harrapatzeko! (...)