100 000 bakea, justizia eta demokrazia posible egiten
"Giza eskubideak, konponbidea eta bakea" aldarrikatzeko 100 000 pertsonek parte hartu dute joan den larunbatean Bilboko manifestaldian, Madril ere mugiarazteko, Parisek presoak Euskal Herrira hurbiltzen hasiko dela iragarri duen egun berean.
Presoen gaia konpontzea urjentziazkoa dela argi utzia izan da manifestaldiko azken hitza hartzeetan, bakegileek egin lana goretsia izan delarik eta horren bidez konponbiderako gizarte zibilaren garrantzia azpimarratua. 2018 urtea salbuespen legeak ezagutuko dituen azkena bilaka dadin... (...)