Mendira joan burujabetza prozesua atzeratzeko?
Ostirala honetan, ekainaren 2an, arratseko 19:00etan, Baionan, 20 Cordeliers Karrikan, "Zer nolako prozesu soberanista Euskal Herrian?" hitzaldian, Xabi Anza, MRA Fundazioaren Lehendakariak eta Jose Elorrietak, 1988tik 2008a arte ELA Sindikatuaren Idazkari izanak, ELA Sindikatuak Euskal Herrian prozesu soberanistari buruz duen ikusmoldearen ezagutzeko parada emanen digute.
Heldu den ostiraleko hitzaldiaren aintzin jasta lagungarri bezain argigarri gisa burujabetzaren aldeko dinamika orokorrean ELAren jarrera zehazten duen Unai Oñederrak MRA Fundazioaren zuzendariak egin artikulu labur eta interesante bat jarraian uzten dizuegu. (...)