Lurzaindia, gure lurraren geroa

Urte hastapenean Lurzaindia izeneko egitura berria sortu dute ELB, EHLG, Arrapitz eta Interamapek. Indar haundiko tresna bilakarazi nahi dute laborantzako lurren saltze karioegiari buru egiteko eta laborantza herrikoian gazteak instalatzeko.
Panpi Sainte-Marie, ELB-ko idazkari nagusiak, erakunde berriaren helburuak azaltzen dauzkigu.

Laborarien borroka

Joan den apirilaren 17-an, urtero bezala, laborarien borroken nazioarteko eguna ospatu da, egun hortan, 1996-an, Brasileko armadak sarraskitu zituen nekazarien oroitzapenez eta omenez. Egun horren karietara, Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusiak lurraren zaintze eta laborantza jasangarriaren garrantzia aipatzen dizkigu.
Hiruetarik bi itsasoz estalia den planeta hau lurra deitzen dugu. Lurra, Amalurra, sortzen ikusi gaituen etxeari lotua, etxaldea, herria, lurraldea. Gure euskal kulturan, lurrak garrantzi haundia ukan du aspalditik, baserri munduan bederen.