Brebeta euskaraz

Seaskako 4 kolegioetako hezkuntza komunitateak - Aurten brebetaren zientzia azterketa euskaraz konponsatzeko eskubidea beste behin ukatua zaie Seaskaren 4 kolegioetako ikasleei. Hezkuntza Ministeritzari Seaskako hezkuntz komunitatearen desadosatuna adierazteko eta eskualdeko instituzioen buruek arazo honen konponketan eskua har dezaten eskatzeko asmoz, jende kate bat antolatuko da datorren asteazkenean, maiatzaren 19an 12:15 etatik 12:30arte Ipar Euskal Herriko lau gunetan.
Dei zabal bat egiten diogu euskal gizarteari gurekin bat egin dezan “Brebeta euskaraz” aldarrikapenarekin eta bil gaiten elkarretaratze egunean. Brebeta ez baita erronka bakarra: baxoa euskaraz eta orokorrean gure hizkuntzan ikasteko eskubidea jokoan baita ere. (...)

Mixel Berhocoirigoin-en heriotzak dolutan uzten ditu euskal laborariak

ELB - Tristezia eta pena haundia senditzen dute egun Euskal Herriko laborari ainitzek Mixel Berhocoirigoinen heriotzarekin. Militante haundia galdu dugu, 50 urtez euskal laborarien alde borrokatu dena.Euskaldun Gazteriaren kide izan zen gaztetik, ideia aintzindariak ukanez jadanik gure herria eta barnekaldearen alde. ELBren sortzaileetan izan zen 1982an, eta geroztik borrokalari sutsua izan da egin ahala gizon eta emaztez osatu kalitatezko laborantxaz bezti dadin gure lurraldea.
Kolektiboki jokatzea lehentasuna ukan du beti Mixelek; gizon argi eta gaitasun haundikoa zen, eta besteen zerbitzuko eman du beti bere indarra. Egunerokoan, lagun goxoa eta irri egitea maite zuena zen. Ainitz zor diogu Mixeli. (...)

Mixel Berhocoirigoin nous a quittés

EHLG - Le décès de Mixel Berhocoirigoin nous attriste profondément. Mixel avait activement participé à la création d’Euskal Herriko Laborantza Ganbara dont il fut le premier président pendant une dizaine d’années.
Mixel a beaucoup aidé à définir le projet d’agriculture paysanne, à le partager avec la société civile. Et nous ne perdrons pas cette boussole, cela est certain ! La philosophie de Mixel était d’œuvrer concrètement, dans la réalité plus que dans la théorie. La réalité n’est pas toujours celle que l’on souhaite, mais collectivement, nous pouvons faire beaucoup pour la changer. (...)

Gogoan zaitugu Mixel

BATERAko talde eragilea - Borrokaldi askoren artean BATERA plataformako sortze eta dinamizatzean ere parte hartu du Mixelek, Ipar Euskal Herriak ezagupen instituzionala eta ahalduntzeko tresna lor ditzan. Gogoan ditugu berarekin bizi izandako momentu goxo edo zailak, gogoeta ugariak, mobilizazio mota desberdinak eta garaipenak.
Xantza izan dugu Mixelekin partikatzea ibilbide hau urte guzti horietan. Xantza izan du Euskal Herriak Mixel bezalako militante et pertsona zintzo bezain argia ukaitea. (...)

Mila esker, Mixel. Agur eta ohore!

ELA - Michel Berhokoirigoinen heriotza kolpe gogorra izan da ELArentzat, baita mugimendu abertzale guztiarentzat ere. Horregatik, Nazio Batzordeak une beltz honetan besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertuko lagunei.
ELAko militanteok eta zuzendaritzak uste dute pribilegioa izan dela bere adiskide izatea. Pertsona eredugarria izan da, benetako nekazari eta sindikalista eta goitik beherako lider abertzale buruargia. Bestalde, tradizio politiko oso ezberdinetako jendeak aitortu izan du bere figura, gure herrian nahiz mugetatik haratago. Harekin ikusmoldeak eta borrokak partekatu izan ditugu, esaterako Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ingurukoa, zeinaren lehendakari ere izan zen. Azken urteetan erreferentziazko militantea izan da bakearen, ETAren armagabetzearen eta euskal presoen agendan. (...)

Txomin

Lucien Etxezaharreta - Hitzaren hartzea, hunkituak eta penatuak zirezten erdian neke zait, bainan ohore bat ere, hemen bilduak eta etorri ahal ez direnen izenean, zuri eta zutaz hitz batzuen erraitea. Gure artean maitasun hitz gutiegi entzuten da, eta ez da laket pentsatzea heriotz baten ondotik baizik ez dela hori gertatzen. (...)
Egun, Txomin, betiereko argi hortan sartzekotan zira, hauts bilakatuko zirela, bai, bainan izarren hautsean, eta hortik bizigai, bizia berriz sortuz betierean. Milesker Txomin eman dizkiguzun hazien gatik. Gora Txomin! (...)

Euskal Herriko mendi tontorren igoera

Bake Bidea - Larunbatean, maiatzaren 8an mila lagun Ipar Euskal Herriko mendietara igo dira.Bertan ozen aldarrikatu dute beren nahia: bakea eraiki, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpondu. Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean aitzina egitea.
Dinamikak segituko du datozen aste eta hilabeteetan. Gaurdanik gomita luzatua da uztailaren 10ean antolatzen den 31 km-ko martxara Baionatik Donibane Lohitzunera. Bertan eskatuko dugu 31 urtez preso diren Ion eta Unai Parot baita Jakes Esnalen askatasuna. Martxa honi begira beste hitzordu eta ekimenak proposatuko dira, beraz adi egon! (...)

« Departamenduaren geroak ez gaitu kezkatzen baina bai departamendu mailako zerbitzu publikoak »

EHBai, ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan aurkeztuko da heldu den ekainaren 20 eta 27an iraganen diren hauteskunde departamentaletan.
Gure irudiko, Departamendua epe luzera desagertu beharko da, biharko estatu bereziko Lurralde Kolektibitate baterako mesederako. Baina bitartean, Departamendu mailan kokatzen diren politika sozialen segimendua egitea ezinbestekoa zaigu, gure egunerokotasuna baldintzatzen dutelako. (...) Horrek gaitu, besteak beste, bultzatzen hauteskunde horietan parte hartzera. (...)

Maintenir le rapport de force pour développer les mobilités douces

Ce jeudi 22 avril, à l'occasion de la journée internationale de la terre, Bizi et Txirrind'Ola appellent à accélérer la transition vers des mobilités préservant le climat et la santé publique.
A 10h30, les automobilistes étonnés pouvaient voir 3 vélos à pistes cyclables auto-portées tourner en boucle autour du rond-point de la Butte-aux-cailles sur le boulevard du BAB. Le premier était piloté par une jeune fille figurant la porte-parole internationale des jeunes pour le climat, Greta Thunberg, pendant que suivaient deux cyclistes aux masques de Joe Biden, président des Etats-Unis, et Jean-François Irigoyen, président du Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour. (...)