Eta hortara goaz

Patxi Saez Beloki - Euskaren hiztun komunitate sendoa eraikitzeko bide bakarra dago: bizitokia eta bizibidea etxean, Euskal Herrian izatea.Gure gazteak Euskal Herrian nahi baditugu, lan eta bizi bertan egin behar dute. Bide horretatik, Euskal Herri penintsularreko lan mundua euskaldunduko bagenu eta bertako enpresetako kudeaketa euskaraz egitera iritsiko bagina, gure Euskal Herri kontinentaleko gazteak ez lirateke Parisera begira jarriko.
"Ez da hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik. "(...)

Unionismoa atzera Euskal Herrian, baina…

Axier LOPEZ (Argia.eus) - Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten arte guztietan. Politikan ere ez. Emaitzek déjà vu-tik gehiago dute berritik baino, baina badira pozteko pare bat arrazoi.
Batetik, neofaxismoak Espainian izan duen goraldia gurean 1.300 boz gehiago eta zero ordezkari baino ez da. Bestetik, Euskal Herriaren erabakimena ukatzen dutenen indarra txikiagoa da. Unionismoak behera egin du. PSEk, PSNk eta Navarra Sumak jaitsi dutena PPk igo duenaren antzekoa da, baina Ciudadanosek jaso duen zaplazteko orokorrak balantze unionista negatiboan utzi du hemen. Hala, Euskal Herriko ultraeskuindarren –PP, C’s eta Vox– ordezkaritzak kongresuan 23tik bikoa izaten jarraitzen du, eta biak Navarra Sumakoak. (...)

Pestizida: pozoia ala erremedioa?

Daniel Barberarena - «Ez ditugu erremedioak gelditzen ahal landare eta kabalentzat. Ñiñien xertoak eta minbiziaren ximioterapia guziak gelditzen bagenitu bezala, egun batetik biharamunera.». Horra zer adierazpen harrigarria egin daukun Paueko laborantxa ganberako lehendakariak, departamenduko 200 auzapezen aitzinean.
Erranaldi horrek garbiki erakustera emaiten dauku zer nolako bidea segitzen duten Paue aldean. Bai zinez, leize handi bat bada heiek defenditzen duten laborantza produktibista eta hemen sustengatzen dugun laborantza herrikoiaren artean. (...)

Euskaltzaindia: herri gogoa, berri gogoa

Patxi Saez Beloki - Euskaltzaindiak ehun urte. Joandako aldiak bezalaxe, Euskaltzaindiaren etorkizunekoak ere eraikitzailea izan behar du euskararentzat. Azken ehun urteotan gizateriaren inoizko iraultza zientifiko eta teknologikorik handiena bizi izan dugu. Iraultza horrek gure pentsatzeko, komunikatzeko eta errealitateaz jabetzeko moduak aldatu ditu.
Iraultza horren haritik hizkuntzak ere gizakiaren pentsaera, bizimolde eta premia berrietara egokitu dira. Euskara ere bai. Gizakiaren komunikazio premia berrietara moldatu eta egokitzetik datorkie hizkuntzei etengabeko aldaketa eta garapena, hitz bakarrean esanda, modernizazioa. Euskarak ere, euskaldunon komunikazio beharretarako tresna eraginkorra den neurrian iraungo du bizirik eta osasuntsu. (...)

« Nous constatons dès cette année que la situation de la langue basque se détériore »

L'année scolaire 2019-2020 a débuté avec la mise en place notamment de la réforme dans les lycées. Les enseignants d'Euskara Geroan (agissant pour la défense de l’enseignement en langue basque dans les établissements du secondaire, public et privé) partagent un premier état des lieux de l'enseignement du Basque vécu sur le terrain.
Nombreuses inquiétudes concernant le développement d'une réelle politique linguistique efficace dans la transmission du basque par l'école... (...)

Alerta

Beñat Oihartzabal - La rentrée scolaire de cet automne 2019 ne se présente pas sous de bons augures pour la langue basque et les langues de France autres que le français. L’Etat poursuit avec la persévérance caractérisant la démarche uniformisatrice séculaire de ses fonctionnaires, son action d’éradication de la diversité linguistique partout où celle-ci est encore un tant soit peu vivante et effective.
Ainsi, chaque modification portée dans l’organisation des enseignements est l’occasion de grignoter un peu plus l’espace des îlots dans lesquels une place avait été faite aux langues patrimoniales minoritaires. Tel est le cas, cette année encore, à l’occasion de la réforme du lycée et du baccalauréat. (...)

30 ans, ca suffit !

Délégation du Pays Basque - Moins de deux pages sur 23 ont suffi à la Cour d’Appel de Paris pour refuser, le 8 octobre 2019, à M. Frédéric Haramboure, le bénéfice d’une liberté conditionnelle à laquelle il peut prétendre depuis maintenant près de 12 ans et qui lui a déjà été refusée.
Cette décision reflète le désir de voir M. Haramboure mourir en prison. (...)

G7ren kontrako borroka Euskal Herrian: ekarpena barnetik

G7 EZ plataforman parte hartu dugun 14 lagun - Gure kasuan, ezin genuen pentsatu etxean lasai egonen ginela, egunero gudukatzen ditugun estatuburuek gure etxe ondoan topatzea aurreikusten zuten bitartean. Saiatu gara. Baina askok espero genuen borroken bateratzea oso mugatua izan da. Ez zegoen horretarako baldintzarik.
Baina honek ez gaitu etsitu. Mundu mailako gogoetetan sartu gabe, gure lurraldean borrokatu eta ekin nahi dugu. Kapitalismoak, gero eta gehiago, suntsitzen gaitu eta ezberdintasunak eta injustizia eragiten ditu. Kapitalismoa, gero eta jende gehiagoren ustez, bidegabea da. Hemengo egoera berezia da. Borroka asko bizi izandakoak gara. Baina, egun, zer nolako protesta bideak eta alternatiba proposamenak garatu nahi ditugu? (...)