Tartaro
Kartak erakuts
Uztaila hor da. Urte erdia pasa zauku deia eta premonizio karta bezala, aintzineko urteetako uztailak mihatu ditut. Ez dut hortan sinesten, bainan batzuetan beldurgarria da.
Uztailean sartu baino lehen, egin dezagun festibalaren pundu bat. Ez zen giro falta. Gaztea naiz eta garro nago atera zuten lema bezala (tokia bera Garroa deitzen da): antolatzaileak garro izaiten ahal dira. Jende frango hurbildu zen: ola-garroak bere tentakuluekin gauzak lotzen dituen bezala, EHZk zazpi probintziak harrapatzea erreusitu zuen. Ta hitz jokoa ez balitz aski, euskaraz tentakulu erraiteko beste hitza "garroa" da.