Kartak erakuts

Kartakeakuts!

Uztaila hor da. Urte erdia pasa zauku deia eta premonizio karta bezala, aintzineko urteetako uztailak mihatu ditut. Ez dut hortan sinesten, bainan batzuetan beldurgarria da. 1908ko uztailaren 1a, S.O.S. seinalea sortzen da. Seaskaren egoera garbia. Laguntza galde egiten ari eta sos beharrean dago. Nahiz eta borondate anitz baden, batzuetan sosak beharrezko diru-di. Ta aski ez balitz, 2010eko uztailaren 1az geroztik, Pobreziaren Aurkako Eskumuturreko Xuriaren Munduko Eguna da. Bakearen bandera xuria ez dugu aterako, bainan, eskumuturreko hori istante agian. Hendaiarentzat bederen, Julius Zesarrek atera zuen lege bat erabili dute prefeta eta xuhur-prefetak!

Uztailean sartu baino lehen, egin dezagun festibalaren pundu bat. Ez zen giro falta. Gaztea naiz eta garro nago atera zuten lema bezala (tokia bera Garroa deitzen da): antolatzaileak garro izaiten ahal dira. Jende frango hurbildu zen: ola-garroak bere tentakuluekin gauzak lotzen dituen bezala, EHZk zazpi probintziak harrapatzea erreusitu zuen. Ta hitz jokoa ez balitz aski, euskaraz tentakulu erraiteko beste hitza « garroa » da.

Kortsikako hizkuntza ofizialtasunaren galdeari ere ez errana dakote naski. Agian eremua untsa markatzeko, Frantziako Tour-a handik pasarazi dute. Bizikletak tur-boarekin eta herri-prozesuak tur-tur! Bainan dena untsa doa, han berian tur-istak tur-rustan direlarik, tur-rut egin gabe.

Hala ere, baikor izaitea zaila da. Hendaia eta Miarritzeko diru laguntzari ez, lurralde elkargoari ez,  horren orde senatur batek proposatu sindikat mixtoari ez(pagnac) eta Españak bake prozesuari ez. Beharrik festibalak H bat baduela erdian. Deus ez uzten! Ez da utz-taila bainan ez-taila!

Orain, karta(k) jokoan, mugak kartetan! Ea nor den nor. Agian Frantzia haundian ttipian bezain nagusi da: errege eta asto!

Hilabetea bukatzeko, 2011tik goiti, uztailaren 30ean Nazioarteko Adixkidetasunaren eguna da, ONU-k (NBE euskaraz) dekretatua. ONU-koek haien karta guziak erabiltzen dituzte, Euskal Herriarekiko laguntasuna ez uzteko: hain lotuak diren nun ez duten bakarrik utzi nahi. Alta euskaldunak alderantziz ari dira eta azken kartara arribatu dira: UNO!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).