Aberastasunak goiti, desberdintasunak ere…

PrintFriendly and PDF

AberastasunaBanatu

Hego Euskal Herri mailan, 2016an gertatutakoaren ondorio nagusia honako hau da: beste urte batez errentaren banaketa aintzineko urteetakoa baino ezberdinagoa da. Enplegua sortu eta langabezia murriztu da; baina, sortu den aberastasuna (BPG) subprime krisia hasi zen urtekoa (2008koa) baino %3,9 altuagoa izan bada ere, langabezia maila orduan zena baino askoz handiagoa da eta ez da enplegu nahikorik sortu.

Izatez, enpleguaren kalitatea guztiz prekarioa da eta manera bortitzean diskriminatzen dira emazteak, gazteak eta 55 urtetik gorakoak.

Gai hauei buruz xehetasun gehiago atxemaiten ahal dira Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratu berri duen Egoeraren Azterketa 133an.

EgoerarenAzterketaGainera, langabeziagatiko prestazioetara bideraturiko gastuak murrizketak jasaten segitzen du: gero eta pisu txikiagoa du BPGan, urterik urte eskaintzen duen estaldura ttipiagoa da eta hartzaileko eta orotara bideratzen den baliabide kopurua murrizten da.  Beraz, MRA Fundazioko txostenaren aburuz ulertezina da bizitzen ari giren une honetan biztanleria osoaren bizi-baldintzak hobetuko dituzten neurriak ez hartzea, pertsona guztiak barneratzen dituen berdintasunean eta gizarte justizian oinarrituriko gizarte eta ekonomia mailako alternatiba sortu beharra baitago.

EA 133