Bakea Euskal Herrian: abenduaren 9an, orain presoak!

PrintFriendly and PDF


Bideoan: Mixel Berhokoirigoin-ek abenduaren 9ko erronkak aurkezten ditu.

Bakegileen mobilizazio ezberdinak direla eta, justizia ministerioarekin lan eremu bat idekia izan da, bakearen eta presoen alde 10 000 Euskal Herritar Parisen mobilizatzeko prestatzen ari dira, 40 erakunde eta 100 frantses pertsonalitatetik goitik bai eta ere Iparraldeko 1007 hautetsik sustengatzen dute abenduaren 9ko elkarretaratzea, Pariseko Kontseiluak ahobatez onartu du Euskal Herriko bake prozesua sustatzen duen mozioa. Gauzak mugitzen dira! Hortarako, denek indartu dezagun bake bidean urrats berri baten emaiteko den abenduaren 9ko mobilizazio berri hau, presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien bukaera lortu dadin.

2016ko abenduan Luhusoko 5 bakegileen arrastatzetik landa sekulako mobilizazioak antolatuak izan dira. Horrek guziak ondorio zehatzak ukan ditu: Luhusoko 5en askatzea, noski, baina ere duela sobera denbora gelditua zen egoera baten desblokeatzea. Horrek ondoriotzat ukan du apirilaren 8an iragan den ETA erakundearen armagabetze osoa.

Azpimarratzekoa da  ETA-ren borroka armatuaren behin betiko bukaeratik 6 urte iragan direla, erakundearen armagabetze osotik 8 hilabete, eta ondorioz, presondegi politikaren aldaketa dela euskal jendarteak itxoiten duen jesturik igurikatuena. Horrek balioetsiko lituzke azken urte honetan Euskal Herrian gauzatu diren urrats erabakigarriak gidatu dituzten bake eta elkarrizketa logikak.

Justizia ministerioarekin lan eremu bat idekia izan da, bakearen eta presoen alde 10 000 Euskal Herritar Parisen mobilizatzeko prestatzen ari dira, 40 erakunde eta 100 frantses pertsonalitatetik goitik sustengatzen dute ere abenduaren 9ko elkarretaratzea, Pariseko Kontseiluak ahobatez onartu du Euskal Herriko bake prozesua sustatzen duen mozioa, Iparraldeko 1007 hautetsik abenduaren 9ko manifestaldira deitzen dute, hots, gauzak mugitzen dira.

PrentsaAgiria1007Hautetsi

1007 hautetsik abenduaren 9ko manifestaldira deitzen dute: Joan den abenduaren 17an, Luhusoko atxiloketen biharamunean, 650 hautetsik bakegileen askatzeko eta bake prozesuan engaiatzeko eskatzen zioten frantses gobernuari. Irailaren 23an egindako Euskal Elkagoak, Iparraldeko 158 herriak barne biltzen dituenak, aho batez frantses gobernuari bake prozesuan engaiatzeko, presoen egoerari irtenbide bat atxemaiteko eta, abenduaren 9an Parisen iraganen den mobilizazioan parte hartzeko eskatzen duen deliberazioa bozkatu zuen. Argazkian: 2017ko abenduaren 2ko hautetsien prentsa aitzinekoa. Klika irudian, 2 minutaz ikusteko « Appel de l’Agglomération Pays Basque »

Emaitza egite deialdia bigarren Luhuso bat elkarrekin kausitzeko

Sekulan bizi izan ez den mobilizazio bat plantan emana izaiten ari da, instantzia anitzei buruz interpelazio eta defentsa mintzaldi eginahal garrantzitsuak eginak dira, sentsibilizazio eta informazio lan sakon bat eramana da hedabide, erakunde eta pertsonalitate ezberdinei buruz.

Horrek guziak Bakegileek auto-finantzatu behar dituzten gastuak dakarzki, Luhusoko gertakarientzat eta apirilaren 8ko armagabetzearentzat izan zen bezala. Apirilaren 8ko gainerakoak eta Luhusoan, irailaren 30ean artistek antolaturiko Bakearen aldeko 12 orenen etekinak, txapen eta sostengu bonuen saltzeak finantzamendu hori laguntzen dute. Baina, oraino falta dira 23 000 euro mobilizazio eta sentsibilizazio kanpaina gauzatzeko aurreikusia den aitzinkontuaren orekatzeko. Ekarpen bakoitza, den mendrenekoa ere, garrantzitsua da. Zuen emaitzak luzatzen ahal dituzue molde ezberdinez, hemen klikatuz!

Abenduaren 9an, denak Pariserat!

Parisen iraganen den abenduaren 9ko hitzordu historiko honetan parte hartzeko, Euskal Herritik ostiral arratsean, abenduaren 8an partituko diren autobusetan zuen tokiaren erreserbatzeko segidan ekin (65 euro joan-etorria, 40 euro langabetu edo ikasleentzat, itzultzea larunbata arratsean): http://artisansdelapaix.eus/eu/parisera-noa-autobusez

Ez-ohizko mobilizazio egunaren egitaraua zehazki ezagutzeko, klika hemen!

Christiane Taubira Euskal herriko « Bakearen arriskatzea » engaiatzen da

Joan den irailaren 23an, Twitter-en zabaldutako mezu batean, Christiane Taubira Justizia ministro ohiak, Euskal Herriko bake prozesuaren segitzea sustatu zuen: «  Un moment à saisir. Le chemin de la paix n’est jamais un chemin facile. Il est pavé de souffrances, de légitimes rancœurs, d’impossibles pardons. Toute action pour la paix est un acte de courage politique. Et un pari. Il n’efface rien mais il rend possible – ChT »

Azaroaren 30an, aste bat falta zenean presoek pairatzen duten salbuespeneko araudiarekin etetzea eskatzeko manifestaldia abenduaren 9an Parisen iragan aintzin, bere eleak sakontzen ditu eta argitan uzten ere 6 urtez bakearen alde emandako bidea eta mobilizatutako indarrak.

Euskal bakea sustengatzen duten hautetsi, pertsonalitate, artista eta jendarte zibileko kideen pluralitatea ere azpimarratzen du, 110 pertsonalitate eta 45 antolakundeek sustengatutako manifestuari.

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>