« Baxoa euskaraz… euskarazko ikasketei oinarrizko ezagupen bat onartzeko! »

BaxoaEuskaraz
Urtarrilaren 21an, Etxepare Lizeoko ikasleek « Baxoa Euskaraz » kanpainaren pausu berrien aurkezteko prentsaurrekoa egiten

Baxoa Euskaraz aldarrikapenak euskarazko ikasketetan murgiltze eredua, hots euskaraz bizitzeko parada eskaintzen duena,  eremu guzietarat zabaltzea du xedea. Etxepare Lizeoko ikasleek jada garaipenak lortu dituzte Historia-Geografia eta Matematika euskaraz pasatzeko posibilitatearekin. Hara hemen haien lekukotasunak hobeki ezagutzeko « Baxoa Euskaraz » kanpainaren nundik norakoak eta datorren pausuak.

Zer da Baxoa Euskaraz ?
Baxoa Euskaraz Bernat Etxepare lizeoko ikasle batzuk osatzen duten talde bat da. Ama ikastolatik beren ikasketak euskaraz iragan ondotik baxoa euskaraz aldarrikatzen dute.
Gure eskubideak aldarrikatzen ditugu : ikasturte bukaerako azterketa nagusia, hau da, baxoa euskaraz erantzutea.

Zer egiteko molde plantan eman duzue zuen xedeen lortzeko?
Jaz, manifestazio bat, partido sozialistaren aitzinean ekintza bat gure egoera antzeztuz, Lapurtarren biltzarrean parte hartzea antolatuak izan ziren. Helburu bakar batekin, jendea gure egitasmoetaz informatzea eta mezuaren zabaltzea; Baxoa Euskaraz nahi dugu! Aldi oro prentsa jakinean ezarriz.

Aurten zer dira berritasunak?
Aurten ekintzetarat goaz, baxoa euskaraz ukateko hainbat ideia ditugu.
Urte hastapenean, errektoreari egun guziz gutun bat igortzen genion presioa nolazbait sartuz. Honek 20 egun inguru iraun zuen errektoreak erantzun arte; ez dela bere esku eta Frantziako ministroak zuela baxoa euskaraz egingarri bihurtzen ahal.
Orduan, ministroari hasi ginen egunero gutunaren igortzen, baita bi deputatuer ere. Colette Capedeviellek baizik ez zuen erantzun eta harekin hitzordu bat hartu genuen. Pariserat joateko proiektua dugunez, Capedevielle andereak sustengatzen gaituela hitzeman digu, baita ministroari gutun bat igorriko zuela ere.

Zer dira Baxoa euskaraz aldarrikapenaren indartzeko erabiltzen dituzuen argumentoak?
Frantziar estatuak Seaskaren murgiltze eredua onartzen du eta koherentziaz jokatu nahi balu, baxoko frogak euskaraz iragatea baimendu beharko luke.
Gainera, Hezkuntzaren kodeko 121-3 artikuluaren arabera, erakaskuntzaren azterketa eta konkurtsoen zein tesia eta memorien hizkuntza ikastetxe publiko eta pribatuetan frantsesa da, salbu euskualdeetako hizkuntza eta kulturen beharrek justifikatuko balute. Horrez gain, baxoa euskaraz pasatzeko aukerak, konstituzioaren 75. artiuluan aipatzen den euskara babesteko konpromezua gauzatzea ahalbidetuko luke, euskarazko ikasketei oinarrizko ezagupen bat onartuz.

Jada garaipen batzu ukan ditu aldarrikapen horrek?
Bai, egia da egungo hezkuntza sisteman ikasprozesu osoa euskaraz egin arren, baxoa frantsesez pasatzen dugula. Hala ere, gure borrokari esker, Historia-Geografian eta Matematikan euskaraz erantzun ahal izatea lortu dugu.

Ondoko pausuak zein izanen dira?
Helburu hauek gauzatzeko, otsailaren 28an, Parisera joateko deialdia zabaltzen dugu. Orain arte egindakoarekin ez dugu lorpen handirik erdietsi, beraz ikasle gisa Parisen bertan ekintza sinboliko bat egitea erabaki dugu. Azken honek benetako indarra izan dezan, ikastoletako guraso, langile eta ikasleak gurekin etortzera deitu nahi ditugu. Bide beretik, gazte erakunde, sindikatu, gizarte eragile eta alderdiei ere gomita luzatzen dizuegu. baita gure borroka sustengatzeko prest dagoen orori ere. Parisera herri gisa joateko, autobusak antolatuko dira, hauen ordutegiak datozen asteetan zehaztuko dira.

« Baxoa euskaraz » aldarrikapenaren ezagutza sakontzeko, lekukotasun sorta bat ere atxemanen duzue behereko bideoan :

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).