Enargia eta Lurrama laborantza herrikoiaren alde

Lurrama&EnargiaAurten Lurrama ez da izan. Laborantza herrikoia sustengatu nahi baduzue, hara iniziatiba berri bat.  Lurrama lagundu nahi baduzu eta %100 berriztagarria den elektrizitatearen hautua egiten baduzu, Enargia hautatu! Partikularra bazira, zure harpidetzari esker Enargiak 30€ isuriko ditu Lurramari, eta laborari bazira zure harpidetzak 50 € ekarriko dizkio Lurramari.

ENARGIAk Lurrama eta EHLG sustengatzen ditu

2020ko Lurramaren edizioa 15. izan behar zen baina osasun larrialdia dela eta maluruski antolatzaileek ezeztatu behar izan dute. Aurtengo Lurramak « Biharko mundua gaurko hautua » tematikaren inguruan izanen zen eta usaian bezala laborantza herrikoia eta iraunkorra diruztatzeko manera apropoxa izan behar zen. Hortarako, dohaintza kanpaina bat abiatua izan da EHLG eta Lurramaren jarduerak sustengatzeko.

ENARGIAk sustengu kanpainan parte hartuko du!

Azaroaren 13tik abenduaren 13 arte, ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du eta 50€ harpidetza laborantzari lotua den kontratu profezional bat baldin bada.

____
ENARGIAren hautua eginez, %100ean berriztagarria den energia baten hautua egiten duzu, hori EDFen ber prezioan eta kasu gehienetan merkeago izanki.

Argindar hornitzailez aldatzea biziki erreza eta zalua da. Horrezgain fresik, argindar mozketarik eta interbentzio teknikorik gabe egiten da.

Ez ahantz zure ingurukoei aipatzea gero eta gehiago izan gaitezen ENARGIAn!

Zuk ere pertsonalki lagundu nahi dituzu? Dohaintza bat egin zuk ere!

15 urte geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteak lurraldeko laborariekin lan egiten du laborantza herrikoi bat garatzeko.
Laborantza eta elikadura eredu dibertsifikatua defenditzen du elkarteak, kalitatezko janari sanoa ekoizten duena, laborantza autonomoa, tokikoa, balio-erantsia sortzen duena etxaldeetan, laborariak, kontsumitzaileak, lurra eta baliabide naturalak errespetatzen dituenak.

> Emaitza egin

*Kondizioak: orroitazten dizugu kontratua engaiamendurik gabeko dela, aldiz ikastolak 30€ edo 50€ ukateko kontratua urte batez atxiki behar dela.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).