Bizi! mugimenduak Klimaren alde bozkatzera deitzen du martxoaren 30ean!

PrintFriendly and PDF

KlimarendakoBozkaAldaketa klimatikoaren borrokan murgildua den Bizi! mugimendu altermundialistak jada 21 herri (*)  Trantsizio Energetikoaren aldeko Ituna izenpetu duen talde batetaz kudeatuak izanen direla baieztatu du. Bizi!k proposatu duen Itunak hainbat neurri baditu hiri eremuaren hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab. 21 Herriko etxe horietan Ituna izenpetu duten zerrendak lehen itzulitik hautatuak izan dira.

Ituna izenpetu duten 36 zerrenda 2. Itzulian atxikitzen ahal dira. Bizi!k hautesleak gomitatzen ditu hemen  klikatuz www.bizimugi.eu/fr/le-30-mars-votons-pour-le-climat kontrolatzerat zerrenda horien klima-energia arloko engaiamendu maila, bai eta ere AHT bide berriari buruzko jarrera, igande honetan, martxoaren 30an beren bozka finkatzeko. Bigarren itzulia iraganen den herrietan, Bizi!k deitzen du noski Ituna izenpetu ez duten zerrenden zigortzerat.

Hara Bizi!ren Ituna izenpetu duten zerrendak, 2. itzulian ere aurkeztuko direnak :

Ahetze : Santiago Capendeguy zerrenda, Angelu : Jean Espilondo zerrenda, Claude Olive zerrenda, Arrangoitze: Patxi Bente zerrenda, Jean-Michel Mutio zerrenda ; Azkaine: Jean-Louis Laduche zerrenda, Anita Dagorret Lacarra zerrenda; Baiona: Jean-René Etchegaray zerrenda, Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda, Biarritze : Michel Veunac zerrenda, Max Brisson zerrenda, Guy Lafite zerrenda, Jean-Benoît Saint-Cricq zerrenda; Bokale : Francis Gonzalez zerrenda, Christophe Martin zerrenda, Marie-Josée Espiaube zerrenda; Donapaleu : Charles Massondo zerrenda, Extebe Irola zerrenda ; Hendaia : Jean-Baptiste Sallaberry zerrenda, Kotte Ecenarro zerrenda, Iker Elissalde zerrenda, Maule : Michel Etchebeste zerrenda, Mathias Davant zerrenda, Beñat Elkegaray zerrenda; Senpere : Dominique Idiart zerrenda, Jeff Bederede zerrenda; Urruña :  Filipe Aramendi zerrenda, Renaud Lassalle zerrenda; Odile de Coral zerrenda; Uztaritze : Bruno Carrere zerrenda, Cécile Saint-Martin zerrenda;  Ziburu : Guy Poulou zerrenda; Henri Duhaldeborde zerrenda, Eneko Aldana Douat zerrenda;  Zuraide: Marie-Christine Borda zerrenda;

Azken finean hautatuak izanen diren herriko etxeko talde bakoitzaren Engaiamenduen Jarraipen Batzorde bat sortua izanen da datozen asteetan. Bertan parte hartu nahi duten pertsonek gaurdanik beren burua ezagutarazten ahal dute Bizi! mugimenduarekin harremanetan sartuz  [email protected]  helbidean.

(*) Ahurti : Robert Lataillade zerrenda ;  Arrosa : Beñat Arrabit zerrenda, Azkarate : Jean-Michel Galant zerrenda ; Bidarte : Emmanuel Alzuri zerrenda, Donibane Lohitzune : Peyuco Duhart zerrenda; Getaria : Albert Larrousset zerrenda; Hazparne : Beñat Inchauspé zerrenda ; Hiriburu: Alain Iriart zerrenda; Itsasu : Roger Gamoy zerrenda; Izpura: Claude Barets zerrenda; Izura : Daniel Olçomendy zerrenda; Jatsu : Alain Castaing zerrenda ; Kanbo : Vincent Bru zerrenda, Lehuntze : Pierre Guillemotonia zerrenda;Lekorne : Lucien Betbeder zerrenda ; Makea : Alain Dubois zerrenda;  Milafranga : Robert Dufourcq zerrenda; Mugerre : Roland Hirigoyen zerrenda; Muskildi : Léonie Agergaray zerrenda ; Sohüta : Christelle Mange zerrenda; Urketa : Barthélémy Bidegaray zerrenda, Jean-Bernard Samson zerrenda;