Bizi!k Biarritzi, hitza hitz!

_DSF5889

2013ko ekainaren 5an asteazkenarekin, Bizi! Euskal elkarte altermundialistaren 110 kide eta aldekoek Biarritzeko lehen txirrindula bide antolaketa estreinatu dute. Behargin aktibista batzuek egin lanak (seinaletika bertikalen ezartzea eta bidean marra egokien tindatzea) aski izan dira Mazagran karrikan bi norabidezko txirrindula bidea apailatzeko, Biarritzeko hiri erdi erdian.

Jarraian den bideoan agertzen den ekintza sinboliko bezain konkretu horren burutzearekin, ekainaren 5a den nazioarteko inguramenaren eguna kari, Bizi!-k berriz ere deiadarra jotzen du beroketa klimatikoaren borrokan laster eragin behar dela adieraziz, hots beroketa efektuzko gas isurketak murriztu behar direla. Pertsonen garraioen arloan, txirrindularen aldeko apailatzeak Biarritzen nahiz beste hirietan eta garraio publikoen zerbitzu eskaintza egoki eta onak (autobus bide berezietan),ehentasun azkar bat izan behar direla azpimarratuz.

Alta bada, Biarritzeko Herriko Etxea txirrindula antolaketen mailan duela urte bat pasa engaiatu zen, Bizi!k eraman Bizi! Kleta kanpainaren ondotik. Behereko bideoan, 2011ko abenduaren 3an, Bizi! eta Borotra, Biarritzeko auzapeza, Herriko Etxe aintzinean ikusten dira Bizi! Kleta kanpainaren bururatzeko egin zen  ekintzan. Bertan auzapezak txirrindularen gaiaz ardura baduela erakutsi nahi badu ere, ezer ez da egina izan geroztik Bizi! mugimenduaren arabera.

Ondorioz, mundu osoan ospatzen den Ingurumenaren Egunaren karietarat, ekainaren 5an, Bizi!k ekintza honen bidez « hitza hitz»-en garrantzia azpimarratu dio Biarritzeko Herriko Etxeari. « Ezina ekinez egina dela», eta ekintza publiko eta pedagogikoan azpimarratua izan den bezala « Deus ez duenak egin nahi, aitzakiak atxemaiten dituela (Biarritzeko herriko etxearen kasuan bideen hertsitasuna, ixtripu arriskuak, etab.)… Aldiz, zerbait egin nahi duenak medioak eta baliabideak!».

_DSF5908Bere ekintzaren premia azpimarratzeko eta mobilizazioa justifikatzeko, Bizi!k esku paper bat ere banatu du non irakurtzen ahal zen: « Bi norabidezko txirrindula bidea – txirrindula kontra bidea deitua ere – bi norabidetan zirkulatzen ahal den bidea da, norabide bat txirrindulentzat baizik ez delarik. Errepideko kodean sartua da posibilitate hori 2008tik geroztik. Bere gauzatzea beharrezkoa da 2010etik geroztik norabide bakarreko karrika guzietan, 30 sailkatu guneetan. »

Ekintzaren karietarat, Iban Grossier-ek, Bizi!ren bozeramaileak argi uzten zuen:  IMGP0431«Mazagran karrika eta Biarritzeko hiri erdiko beste karrikak aski zabalak dira bi norabidezko txirrindula bideen orokortzeko. Nantes, Grenoble, Toulouse eta berrikitan Baiona bezalako hirietan antolatu dituzte bi norabidezko txirrindula bideak, batzutan karrika askoz hertsiagoetan ere». Horri gehituz: «Gainera, ideia faltsuei ihardoki behar zaie : ez, bi norabidezko txirrindula bideak ez dira lanjerosak!»

Trantsizio energetikoaren eztabaida betean, Herriko hauteskundeentzat urte bat baino guttiago eskas denean, Bizi!k harri batez bi xori lortu ditu.

Alde batetik azpimarratu du garaia dela herriko eta herri-elkargoetako politika anbiziotsuen galdegitea neurritasun energetikoaren eta beroketa klimatikoaren mailan.

Bestetik, argiki erakutsi du antolaketa ainitz, ekintzan burutua bezala, egin errazak eta merkeak direla!

Hots, zinez hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela.

Txirrindulendako zentzu bikoitzeko bizikleta bidearen txosten tekinikoa eta estreinaren argazkiak : ikus beherean

IMGP0413

_DSF5914

 

_DSF5901

_DSF5897

_DSF5889

IMGP0402

_DSF5929

IMGP0405

_DSF5877

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).