Borroka feministaren hitzorduak

PrintFriendly and PDF

BorrokaFeministaHitzorduakMartxoaren 8a den emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, Bortizkeria sexisten kontrako Kolektibo Feminista, EHZ/Brigada Ubela, Emazteek Diote, le PAF, Les Bascos eta Planning Familial-ak Baionan hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. « Emazteak, beti borrokan! Gora emazteen borroka! » lelo pean, oro har ideia atzerakoiak izanen dituzte jomugan programazio aberats bat dela medio.

Hara martxoaren 8ko zonbait hitzordu azpimarragarri hauetara feminista guziak, jende eskubideen aldeko elkarteak eta erakundeak, hiritar guziak bereziki deitzen dituzte Kolektibo Feminista, EHZ/Brigada Ubela, Emazteek Diote, le PAF, Les Bascos eta Planning Familiala antolatzeaileek

17:15etan, Baionako Espaniako atean, PAF (Pour une Alternative Féministe!)-ek deituriko « Performantzia Desfilea« : Aillet  apezpikuaren libertateen kontrako diskurtso gilbelkaria salatzeko, eta emazteen eskubideen aldeko egunaren kari, ekintza sorpresa bat da hau. Hortarako, jantzi beltzen soinean ukaitea gomendatua da, eta bertarat ekartzea, norberaren haurrak (edota lagunenak), haur karrosa (edota lagunenak), azantza egiteko kazola zaharrak eta sukalde tresnak, garbikari bidoiak eta  kuxin zaharrak.

18:15etan : « Integrismoari ez! Postura atzerakoi guzien kontra! » Apezpikuaren Etxe aitzinean (Baionako Katedralaren ondoan) elgarretaratzea harrabotsa egitekoarekin eta ozenki erraiteko postura atzerakoi guzien kontra girela.

18:45etan, karriken itzulia Baionako Herriko Etxeraino.

19:30tan : Baionako Bertze Zineman : Zintzur bustitzea eta Alias Maria filma (Planning Familia)

20:30tan, Hazparneko Eihartzean, piknika eta eztabaida : Esterotipoak mintzairan.

Biharamunean, martxoaren 9an, arratseko 18:30tan : Txalaparta egoitzan, Baionan, 10 Laffitte karrikan,  filma-eztabaida (Bortizkeria Sexisten Aurkako Kolektibo Feminista eta Les Bascos)

 

8mars2016-web-2