2012ko Otsail Ostegunak

PrintFriendly and PDF

Auxtin Errotabeherek frantsesez agertu liburuaren karietara (La révolte des montagnards – Elkar), Jean Pitrau Atharraztarra, 1960-1970ean zohitu belaunaldikoen memoria zokotik aho-mihitara jalgi da berriz. Berriz diogu, ezen Jean Pitrau ezagutu edo bere ideia edo ekintzen influentzia bizi izan duenak, maiz aipatuko baitizu gizona edozoin solasen erdian. 1929an sortua, oraino gazte zela zendu zen 1975ean. Bizi untsa betea izan zuen mendiko laborari eta sindikalistak. Gaztetarik, bere engaiamendu sindikalen bidez, sortzen ari zen garapen eta modernisazio aroak mendialdeko jendea baztertzen zuela ohartu zen. Mendialdeko inkesta deituko denaren bidez, mendiko laborari belaunaldi oso bat formakuntzaren eta auto-antolakuntzaren bidean emaiten laguntzen du. 1967ko Eretako lurrikararen ondotik, desmasien konpontzeko, bideen sortzeko eta etsesisak dorpeki hunkiak dituenen laguntzeko, bolondresen uholde bat antolatuko du. Ondotik laguntza-molde berdinean jarraikiko du intsumisoak eta kontzientzi-eragozleak ekarraraziz mendialdera etxalde ttipietan eskukaldi emaitera. Erran gabe doa, bere hautuen erradikaltasunak, eta xumeen aldeko bihurgune gabeko bere hautuek, ez zituztela denek begi onez ikusten, ez eta konprenitzen. Engaimendu argi eta osoa, izpiritu kritiko xorrotx eta harrigarria, horra gizonaren alderdi zenbait. Hauen eta gehiagoren berri izanen ditugu, bere bidelagun izan diren lauzpabost lagunen lekukotasunekin.

[email protected]