Amets hirugarren aldikotz

PrintFriendly and PDF

Bat, bi, hiru! Hirugarren aldikotz jantzi du Amets Arzallus gazteak Xilaba (Xiberua, Lapurdi, Baxenabarre) bertsu xapelketako irabazlearen xapela. 1.900 bertsuzalez goiti bildu ziren, haziilaren 10-an, Baionako Lauga gelan finala gozatzeko. Saio ederra izan zen. Amets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu zuten buruz burukakoa. Aintzineko xapelketetan bezala, Amets Arzallus errexki nagusitu zen, bertsu sakonak eta lantuak eratzeko duen dohain aparta berriz ere garbi erakutsiz. Emile Larre euskaltzain, apez, idazle eta Herria-ko ohorezko zuzendariak eman zion xapela Ametsi. Hunkigarria izan zen.
Sailkapena: Amets Arzallus (784 pundu), Odei Barroso (761,5), Sustrai Colina (448,5), Maddi Sarasua (414), Eneritz Zabaleta (405,5), Xumai Murua (387,5).
Lehenbiziko bostek parte hartuko dute heldu den urteko Euskal Herriko bertsolari xa-pelketa nagusian.