EH Bai ! : Eurokarta bai Euskararen kontrako neurri murritzaileak ez ! Oui à la signature de la Charte mais pas au prix de nouvelles mesures contre l’utilisation des langues territoriales !

PrintFriendly and PDF

Eurokarta bai

Euskararen kontrako neurri murritzaileak ez !

 

Pasa den urtarrilaren 28an, frantses legebiltzarrak diputatu sozialistek presentaturiko konstituzio lege proposamen bat bozkatu du. Honen helburua 1999tik blokaturik zen hizkuntza guttituen aldeko eurokarta berrestea da. Haatik urrats baikor hori erabat indargabetua da proposamenaren edukinarekin. Alabainan, garai hartan Kontseilu konstituzionalak egin zuen irakurketa mugatzailea konstituzioan integratzeko xedea du eta besteak beste ondoko esaldia : « eskubide publikoko pertsona moralei eta zerbitzu publikoa betetzen duten eskubide pribatuko pertsonei frantsesaren erabilpena inposatua zaie bai eta herritar orori administrazio eta zerbitzu publikoko harremanetan ere. »

Bigarren artikulua (Errepublikaren hizkuntza frantsesa da) sortu denetik lurralde hizkuntzen kontra nola erabilia izan den oroituz, bada kezkatzekoa. Sendabidea gaitza baino okerrago izan daiteke. Lurralde hizkuntzen ezagupena eta horien aldeko legediari atea ireki ordez, morroilo berri bat sor daiteke. Lurralde hizkuntzentzat aintzina pausu erabakigarria baino operazio politiko baten kutsua du, hots 2017ko Hollenden bilanoan hitz emandako zerbait betearaztea, ondorioak zer nahi izanik ere. EH BAI-k etor litekeen kolpe txar honen erantzukizuna diputatu eta gobernu sozialistari leporatzen die.

EH BAI-rentzat Euskaldunek gure hizkuntza legez babestua izaiteko eskubide osoa dugu. Ipar Euskal Herrian euskarari frantsesa bezalako estatutua zor zaio eta bi mendeetako mespretxu eta bazterketa ondoren hizkuntza politika ausartaren premia du.

Oui à la signature de la Charte

mais pas au prix de nouvelles mesures contre l’utilisation des langues territoriales !

 

A l’initiative des député-e-s socialistes, une proposition de loi constitutionnelle a été votée le 28 janvier par l’Assemblée nationale française. Son objectif : permettre la ratification de la Charte européenne des langues régionales ou minoritaires bloquée depuis 1999. Nous maintenons que le principe de cette ratification était un préalable nécessaire – quoique non suffisant -sur le chemin de la normalisation des langues minorisées. Mais son contenu aura un effet diamétralement opposé à l’objectif initial car il intègre dans la Constitution les réserves faites à l’époque par le Conseil Constitutionnel et notamment la phrase : « l’usage du français s’impose aux personnes morales de droit public et aux personnes de droit privé dans l’exercice d’une mission de service public, ainsi qu’aux usagers dans leurs relations avec les administrations et services publics. »

 

Quand on connaît le tort fait à l’utilisation des langues territoriales par l’article 2 (La langue de la République est le français) depuis son adoption, il y a toutes les raisons de s’inquiéter. Ainsi le remède serait pire que le mal. Loin d’une reconnaissance et d’un premier pas, prélude à une législation favorable à ces langues dans l’État français, c’est un nouveau verrou, une nouvelle chape de plomb qui s’annoncent. Dans l’attente des prochains développements de la procédure parlementaire en cours, EH BAI tient les député-e-s et le gouvernement socialiste pour responsables de ce mauvais coup à venir, qui s’apparente plus à une opération politique, ajouter une promesse tenue au bilan de Hollande en 2017, qu’à une avancée décisive pour les langues territoriales.

 

Pour EH BAI les Basques ont droit à ce que leur langue soit reconnue officiellement par la loi. En Pays Basque Nord elle doit avoir un statut égal à celui de langue française et mérite une politique linguistique audacieuse pour compenser deux siècles de mépris et de marginalisation délibérée.