EH Elkargoari buruz bi web-orri berri

PrintFriendly and PDF


Gaineko bideoan, Eragileen Hitza ataleko bideoa : EHLG elkarteko Michel Berhocoirigoin-ekin

Garapen kontseiluak webgune berri bat estrenatzen du. Tresna berri honen helburua, adierazpen eta trukaketa espazio baten sortzea da, Euskal Herriko gizarte zibilaren esku, lurraldeko eztabaida garrantzitsuen inguruan. 2016 urteko gai garrantzitsuen artean, Ipar Euskal Herri elkargoak hainbat eragile eta herritar jadanik mobilizatu ditu. Info praktikoak, eragileen ikuspundua, Garapen kontseiluaren proposamenak… dena webgune berrian aurkituko duzu euskaraz (gizarte-iparralde.eus) edo frantsesez (societecivile-paysbasque.com).

Lurralde erreformaren ondorioz 2016ko urtarrilaren 1.ean eskualde berriak sortu dira eta 2017ko urtarrilaren 1.ean departamendu guzietan herri elkargoen mapa berri bat gauzatuko da.

Pirinio Atlantikoetako Prefetak herrien arteko lankidetzarako departamenduko eskema (HALDE/SDCI) berrikusteko prozedura abiatu du, Ipar Euskal Herriari honako proposamena eginez : herri elkargo (HELEP) bakarra. Proposamena ikertua izan da eta gaur egun lurraldeko hautetsiak ikerketa hauek sakontzen ari dira.
Xehetasun gehiago : www.gouvernance-pb.lurraldea.net

Prefetak hainbat erakunderi, herriak, HELEPak, sindikatak, ganberak eta Garapen Kontseilua besteak beste, beren iritzia eskatu die. Hortarako bozketak egin dituzte.
Biztanleriaren %66 ordezkatzen duten herrien %71ak Ipar Euskal Herria bere osotasunean biltzen duen eremuaren alde egin du.
Bozketa hau ekainaren 15a aintzin berretsi beharko dute guttienez herrien %50ak (biztanleriaren guttienez %50a ordezkatuz) antolaketa eskema finkatua izan ostean.

HErriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa da HELEPa.

Legeak finkaturiko eskumenak dituzten berezko fiskalitate HELEPak 4 motatakoak dira:

  • Herri elkargoa (guttienez 15 000 biztanle, salbuespen batzuekin)
  • Hirigune elkargoa (guttienez 15 000 biztanle, salbuespen batzuekin)
  • Hirialde Elkargoa (guttienez 250 000 biztanle)
  • Metropolia (guttienez 400 000 biztanle)

Berezko fiskalitate gabeko HELEPak : « herri sindikatak » (SIVOM, SIVU) edo sindikata mistoak. Herri edo bestelako kolektibitateen ekimenez, ekipamendu eta zerbitzuak kudeatzen dituzte. Adibideak : Uraren kudeaketa, ur ontzea, garraio zerbitzua, zaharren egoitza, eta abar

Eskumener buruzko xehetasunen lortzeko, Garapen Kontseiluaren web-gunean ere behar den guzia topatuko duzue : http://gizarte-iparralde.eus/eu/ipar-euskal-herri-elkargoa/helep-zer