EHZ, amesten den herria, elkartuz eta auzolanaz eraiki!

Irakur artikulua Herri sorta EHZ-ren kantu berria gozatuz!

Euskal Herria Zuzenean Festibalaren sortzeari buruz, eta horren nundik norakoari buruz bi hitz erraiten ahal dizkiguzue?
EHZ erraitean, gaurko egunean, Euskal Herriko eta haratagoko jendeak «Festibalari» pentsatzen du. Nahiz eta erreferentzialtasun hori lorpen bat izan, jakin behar da proiektu hori dinamika baten ondorio edo tresna dela.
1992 urtean, Patxa mugimendu libertarioak bere azken borrokak erematen zituenean, kide batzuek Piztu sortzea erabakitzen zuten. Patxa garaian asko ikasteko aukera izan zuten militante hauek, publiko zabalago bati zuzentzeko gogoa sentitzen zuten. Sozializazio gune interesgarriak sortu zituzten Borrock-a gauei esker, baina hein bat gainditzeko garaia zela sentitu zen. Barnekaldeko eta kostaldeko gazteen arteko topalekua.
4 urtez, Piztu elkarteak hainbat kontzertu inportante antolatu zituen Ipar Euskal Herrian. Helburua laguntzaileak formatzea zen, 3 egun eta 3 gaueko festibala baten sortzeko. Gaur egun, festibala andana bat bada Europan. Baina 20. mende bukaeran, ez zen, hain orokortua; 1992ko militante hauen ausardia eta buruargitasuna azpimarratu behar da.
Beraz hola antolatu zen lehen Euskal Herria Zuzenean festibala Arrosako Sohatia eremuan, 1996an (“Woodstock in euskadi” deitzen zuten haien artean).

Zein izan dira EHZren ibilbidean Festibalaren helburu eta ibilmoldeari buruz izan gogoetak ?
Asko dira denborarekin instituzionalizatzen eta hasierako helburuetatik urruntzen diren herri ekimenak. Bilakaera harrigarria ezagutu baldin badu ere, ez da EHZren kasua. Bere ibilmoldea oraindik parte hartzailea da eta beste inguruko festibal asko ez bezala, ez du ez banku batek, ezta surf edo garagardo marka batek kontrolatzen.
Helburuak, beti berdinak dira: biharko EHa amesten dugun bezala eraikitzen hastea, 3 egunezko imertsio batean, alternatiba desberdinak sortuz eta mikrojendarte bat biziaraziz. Baina horren ondoan, beste funtzio asko betetzen ditu elkarteak.

EHZArtikulukoBanner2

Duela bost urte ari zirezte EHZri urtean zehar ere presentzia bat segurtatzeko bideak jorratzen ?
2008an, Idauze-Menditik Heletarako bidean, ohartu ginen gazteen buruetan haustura bat izan zela. Elkarteak izenez aldatu zuen Piztu-tik EHZ-rat) eta konfusioa sortu zen. Hasieran, festibala medio bat zen, baina denborarekin helburu bilatzen zen. Zaila zen guretzat mezu propio bat garatzea eta jendeari EHZ festibala baino askoz gehiago dela ohartaraztea.

Azken urteetan elkarte eta militante munduan ainitz aipatzen da elkarlana, auzolana, etab. egiteko moldeak aldatzen direla, militanteak mugiarazteko molde berriak jorratu behar direla, etab. Zer egiten duzuen arlo horretan ?
Egia da militantzia ereduak asko aldatu direla; indibidualizazioa, pragmatismoa eta izpiritu errazionala bezalako fenomenoak aipatzen dira. Bestalde, militantzian hobetu beharreko aspektu asko daude oraindik: deshumanizazioa, jarrera sexistak, … Guk ere badugu lan asko egiteko oraindik!
Kontziente gira eginbeharreko bideaz eta etengabe galderak pausatzearen beharraz. Hortan da gakoaren parte bat. Gero, betidanik, EHZ eremu irekia da. Eragileentzat tresna bat da eta laguntzaileentzat sarrera-ate bat. Hurbilak eta irekiak girelarik, parte hartzea sustatzen da. Gero, bigarren giltza espezializazioa eta konfiantsa da. 14 komisio ditugu. Gustu eta kapazitateen arabera, norberak atzematen du bere tokia elkartean. Eta jendeari konfiantsa egiten diogu, ardurak hartzen ditu, belaunaldiz belaunaldi. Asko ikasten du eta errespontsabilizatzen da.

EHZArtikulukoBanner1

2013ko Festibalaren helburuak zein dira ?
EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:
Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,
Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea,
Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu
Gu hunen ondarea gira, 1992ko helburuekin bat goaz, garaiko helburuak gure egiten ditugu 2013ko Euskal Herrira eta Europara egokituz. EHZ elkartea ez da hermetikoa eta kontziente da 2013an Euskal Herria zertan den, eta 2013ko gizarteak zertan diren. Bagoaz beraz 18. aldiz hiru egunez beste gizarte eredu baten eraikitzera, bagoaz hiru egunez Euskal Herria eraikitzera.
Bizirik diharduen proiektu bat gira denak, banan banan, anonimotasunetik, taupadak gira gutariko bakoitza. Norberetik, kolektibo izatera pasa ginen. Ateak zabal zabalik gainera etorri nahi dutenentzat, gazte, zahar, neska, mutil, kolore eta gusto guzitakoak, langile, ikasle, artista, poeta…bere ametsei bizi eman nahi duten guziei, sarbide ainitz beraz, aterabide bakarra, EUSKAL HERRIA ZUZENEAN.

www.Enbata.info-ko irakurleek gehiago jakiteko EHZri buruz eta aurtengo edizioari buruz, zer azpimarra ?
Euskal Herria zuzenean festibalak bere 18. urtea ospatuko du aurten, Herria Zuzenean sentitzen ahalko dugu berriz.
Lau urtez Heletan egon ondoren, esperientzia berri baten garaia iritsi da: bagoaz Lekornera! Aurten Garroko gaztelua hartuko du EHZ-k, hiru egunez ekainaren 28/29/30 Euskal Herriko erakuslehio izango da Garroa.
Herri batetik pentze batera pasatzen bagira ere Garroak eskeintzen digun konfigurazioaren arabera plaza eta pentzea ziren bi lekuak proposatzen ahalko ditugu. Gaztelu aintzineko belardia eguneko animazioek animatuko dute, oihana pasa eta azpiko pentzean aldiz gaueko kontzertuak izango direnean.

Programazioa :
Kontzertuak : Jimmy Cliff, Fermin muguruza, Keny Arkana, Etienne de Crecy, Anestesia, Les Ogres de Barback, Willis Drummond, Belako, Itziarren Semeak, Iheskide, Zuloak, Herri oihua… eta beste 10 talde.
Kantaldia : Niko Etxart, Petti, Anje Duhalde, Oreka Tx, Amaren alabak, Rafa Rueda, Mobydick, Maddi Oihenart
30 ikusgarri
Konferentziak / auzolanen topaketa
Haurren xokoa
Kalitatezko janaria, Zikiroa …
Prezioa : 3 egun – 55 euro
Xehetasun gehiagorentzat klika hemen : http://ehz-festibala.eu

 EHZ 2013 : SORGIN proiektua : Zure « Z » asma ezazu

Argazki sorkuntza deialdi bat zabaltzen dugu sarean, EHZ kantuaren bitartez, deialdia osatu gabeko bideoklipa bat aurkeztuz.
Printzipioa, jendeak bere EH-ren irudikapena argazki batez isladatzea, “Z” hizkia erabiliz.
Adibidez : EHZuzenean, EHZoragarria, EHZapaldua, EHZangopilatua, etab.
Hitzak ez dira baitezpada agertu behar, irudiak hitzari alusioa egiten badio naturalki.

Auzolanen topaketa

Affiche a4

 

EHZ KANTUA-Herri Sorta

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).