« Ez naiz sekulan izan eta izanen euskal bizar xuri! »

PrintFriendly and PDF

OlentzeroHastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea. Kristautasunak, naturaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du. Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da : Eguberriren mezulari bilakatu da. Olentzerok argia dakar: argi berria. Gure mundua ere argi beharretan da. Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin eta oraingoarekin, ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin eta barnekoarekin. Enbatak hiru galdera luzatu dizkio Olentzerori.

Egun on Olentzero. Olentzeroren ren lagunak elkartea sortu da. Beraz, Olentzero, laguntza behar duzu?

Geroari buruz, erdaldun kulturaren presionea gatik, jakitate eskasaren gatik, Olentzeroren ohidura lanjerian da eta ene kezkak partikatzen dituzte, bai. Olentzeroren ohidura hori,  Euskal Herriko kulturatik ezin berestua da. Iparraldean kasik galdua zena, elkarte horren kideek nahi dute berbiztu eta garatu. Ohidurek, mitoek, beren sentsu guzia hartzen dute, gizartean beren leku naturala dutelarik, beraz beti gaurkotzen ari dira.

Beren bizi propioa badute, Olentzerorenak ere. Elkarte hori sortuz, lagunduko naute, logiztika mailan. Enekilan ados, nahi dute eskola guzietan present izan nadin, herri guzietan agerraldi bat egin dezatan, hau lana!

Laguntzaile guziak onartzen ditut. Mito hori jatorrizko euskaldun gizartearen barna hedatzeko, esplikatzeko, denek beregana dezaten, bada ere lan.

Badakizu ene lan guzia egun guti barne behar dutala egin. Prestaketa handia badut eta elkarteak lagunduko nau, ikatza preparatzen, hitz orduak hartzen, beharrez bitartekariak  hatzemanez Euskara baita ezagutzen dutan hizkuntza bakarra.

Azkenean ez naiz sekulan izan eta izanen euskal bizar xuri! Goraipatu nahi dute mezu hori ere, gizartea ez uzteko hortarat lerratzen.

Euskal Herrirat bizitzera heldu diren kanpotiarrer nahi dute jakinarazi Olentzero integratzeko tresneetarik bat izaiten ahal dela, beren haurren medioz, euskal kulturaren hunkitzeko,
mitoen atetik sartuz.

Beraz, Olentzero, zer dakizu elkarte horren ixtoriaz?

Hurbiletik segitu ditut haurño horren lehen urratsak! Iragan urtean Olentzeroren lagunak eta mezulariak bildu dira ene irudia babesteko, azkartzeko, kuadratzeko. Beren arrangurak
trukatueta, deliberatu dute aho batez helburu batzuer buruz abiatzea. Prinzipioak finkatueta, ene oharrer bermatuz, jadanik jaz banuen laguntza!

Ñiñiaren seaska inguruan ez zen jende sutsurik eskas. Libe Goñik, Iparraldeko lehen andereñoak, eman dezkie kontseilu eta iritzi, bere haur denborako orroitzapener bermatuz eta Iparraldeko lehen ikastolan (Arrangoitzen) izan zituen lehen urratsak kontatuz. Claude Labatek bere jakintasun osoa ekarri du, logoa asmatuz mendi, iguzki, beltz eta kolore nahastuz.
EKE-k (Euskal Kultur Erakundea,www.eke.eus) eskaini ditu bere ahalmenak eta laguntza. Iparraldeko Olentzeroren lagun batzu zerrendatu dituzte, sustengu sare bat osatzeko.
Lehen Biltzar nagusia egin dute 2013-ko apirilaren 11an, Aitzol Salaberria izendatu dute lehen lehendakaritzat, eta segidan lanari lotu da, lan talde eder batekin bere inguruan.

Eguberri ari da hurbiltzen, Olentzero, zer kontseilu bazinuke irakurleari emaiteko?

Olentzeroren lagunak elkartearen berri xehekiago jakin nahi dutenak jo dezakete web gune huntarat www.olentzeroren-lagunak.eu. Ene bizi luzeaz eta ixtoriaz gehiago jakin nahi
lukeetenak jo dezakete web gune huntarat www.olentzero.eke.eus.

Ene mezua nahi nuke helarazi Iparraldeko zoko guzietara. Beraz ikusi nahi nautenak, enekilan memento goxo bat pasatu nahi dutenek, harremanetan sar ditezela [email protected] helbiderat izkiriatuz.

Lagundu nahi nautenak edozoin papeletan (laguntzaile, itzulzaile, bitartekari, asto edo zaldi hazle, etab.) harremanetan sar ditezela [email protected] helbiderat
izkiriatuz.

Azkenean nornahik, zernahi proposamen edo galderentzat (argazki, kantu, ipuin, etab.) jo dezake helbide berari.

Elkarrizketa hau bururatzeko eta parada emaiten dautazulakoan, eskertu nahi nituzke lan hau ereman duten guziak, ene laguntzaile guziak, ohiak eta berriak.

Un commentaire

  1. AndoniEtxarri
    Publié le 22/12/2014 à 18:15 | Permalien

    Hemen Lapurdin azkeneko gerla ostean urte guzuz agertzenzen Olentzero eta Hendaian bakarrik, azken auetan, moskor utza denez edozoin lekuetan zartuta dago eta edozeinen lanak egiten. Azki, aski da Va de retro Olentzero

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video