Ezkerraren ehorzketa

PrintFriendly and PDF
Andde Sainte-Marie
Andde Sainte-Marie
Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.
D'autres articles
Ezkerra1

« Zibilizazio guziak hilkor diren bezala, Manuel Valls lehen minixtro frantsesa ere ohartu da bat batean, ezkerra ere hiltzeko zorian omen dagola… »

Italian edo Alemanian ez, bainan beste Europako herrialdetan sozializtek emaitza txarrak bildu dituzte joan den maiatzaren 25-eko hauteskundeetan, guziz Frantzian. Ezkerraren ehorzketa saihesten ahalko da, ezker osoaren berkokapen batetarik, hots, justizia sozialean eta ikuspegi ekologikoan oinarrituko den ezker erreformista bezain alternatibotik.

Zibilizazio guziak hilkor diren bezala, Manuel Valls lehen minixtro frantsesa ere ohartu da bat batean, ezkerra ere hiltzeko zorian omen dagola… Afirmazio horrek baduke beldurtzekoa berez, ez balitz soilik Vallsen taktika batean oinarritua. Frantziako ezkerraren eremuan geroz ta boz gehiago altxatzen ari direlarik gobernuaren politikaren kontra, ikusten ari gira alderdi sozialista eta bere deputatuen baitan ere desobedientzia
uholde zerbait ari dela antolatzen. Aitortu behar dut halere Vallsen afirmazioaren bigarren zatiarekin ados nagoela : ondoko frantziako lehendakaritzarako hauteskundeetan, Frente Nazionaleko Le Pen alaba sailkatuko
da seguruenik, aldaketa nabarmenik gertatzen ez bada anartean. Bainan funtsezko galdera hauxe da : harritzekoa ote da ezkerra heriotzerat kondenatua izaitea, Hollande eta Vallsek eramaiten duten politikarekin ?

Ezkerrekoa naizen heinean,
oraindik lanjer haundiagoa ere aintzin ikusten dut
geroari begira: ezkerrak luzarako
bere balio eta gaitasun guzia galtzea.

Estatu zaintzalearen zeregina

Geroz eta argiago dut frantses lehen minixtroak zuzendu politika ekonomikoa, lerro nagusietan behintzat, Sarkozy eta Fillon bikoteak eramandakoaren berdintsua dela. Soilik eskeintzaren politika bat, lan kosta sariaren apaltzean oinarritua.Gisa hortan uste dute konpetitibitate sakralizatuan ttanttoak irabaztea, emeki bada emeki… Funtsean politika hori du soilik lehenesten Europar Komisioak ere, Frantziako edozoin gehiengo politiko aldaturik ere! Ardura paktoa da azken denbora hauetan hitz magikoa Parise aldean joan den urtarrileko Hollanden prentsaurreko famatu baten ondotik. Ez da harritzekoa funtsean prentsaurreko hortako adierazpen nagusietako batzu Sarkozyren lema berdintsuak izaitea, Alemaniarekin harmonizazio fiskala barne. Politika hori ezkerrekoa ote da, ezkerrekoa izaiten ahal ote da? Vallsek bultzatu nahi duen politikak helburutzat du aberastasuna kontsumitzailetik produkzio egilerat pasatzea.

Helburu hori lortzeko baitezpadakoa du lan sarien moderazioa, lanaren merkatu flexibleagoa, estado probidentzialaren berkokapena eta azkenik defizit “madarikatuaren” apaltzea. Alta, 19. mendeaz geroztik ezkerra beti eraiki edota azkartu da Frantzian eta Europako beste hainbat lekutan justuki estatu zaintzalearen zeregin nagusian eta langile-kontsumitzailekiko aberastasunen berbanaketa duin batean. Agian ainitzek pentsa dezakete 21. mende hastapen huntan distinkzio hori iraganeko kontua dela, alta dudarik ez ezberdintasun hortan oinarritzen dela herritar bozkatzailea jujatzeko nor den eskuineko eta nor ezkerreko. Hau dela eta, geroz ta jende gehiagok diotelarik Vallsen politika ez dela ezkerrekoa, nago arrazoin osoa dutela.

Ezkerra gisa hortako politika batean lerrokatzen bada, ez da harritzekoa nahasmen nardagarri bat sortzea ainitz jendeetan. Ezkerrekoa naizen heinean, oraindik lanjer haundiagoa ere aintzin ikusten dut geroari begira: ezkerrak luzarako bere balio eta gaitasun guzia galtzea. Bai, badakit batzuk erranen dute oraindik ezberdintasun batzu badirela politika ekonomiko bat bultzatzeko moldean, malgutasun zerbait nabari dela fragilagoak diren herritarreri begira.

EzkerraFNari bidea idekitzen

Urrun gira halere ezkerrekoa, sozialista eta erreformista izan behar lukeen politika hartarik. Ipar orratz hori aktibatu ezean, ezkerra geroz eta gutiago beharrezko edo ezin bertzeko bilakatuko da ingurumen politikoan. Jada aipatu hiltzeko arriskuarekin. Frantziatik haratago, ezkerrak galdu du ere egiazko alternatibarako gaitasuna europar mailan ere. Maiatzaren 25eko hauteskundeetan sozial demokrata zerrenden emaitza txarrak hor ditugu lekuko. Hollandek serioski pentsaketa egin behar luke ikusita zer nolako emaitza katastrofikoak lortu dituzten sozialista irlandes, holandiar edo finlandiarrek : hauek ere lerrokatuko direlarik eskeintza ekonomikoaren politika soilari.

Bi emaitza aski on halere aipatzekoak: Italian eta Alemanian, justuki bi argumento Vallsen politikaren aurkakoak nolabait. Italian Matteo Renzi lehen minixtro berriak lehen helburutzat du politika ekonomikoan funtsezko oreka bat bilatzea eskeintza eta galde-beharraren artean eta Alemanian sozial demokratek lortu dute minimozko pagasaria legeztatzea enpresa guzietan. Hollande eta Vallsek uko egiten diote ezkerreko alternatiba arrazoizko eta progresibo bat bultzatzeari. Ondorioz eskuinekoak (hauek asumitzen dutelarik egiazko eskuineko politika neoliberala) baita ere ezkerrekoak (umezurtz sentiturik) ezker hortarik urruntzen dira
urrats haundiz. Afera hortan kezkagarriena, negargarriena kasik, da gobernu horrek bidea libre uztea muturreko alternatiba sinetsgarri bakarra bilakatzea lortzen ari den FNari. Nola ez aipa ere beste ezkerrak dituen zailtasunak gaizkizaite horren kapitalizatzeko hauteskunde emaitzetan. Argi izpia, etortzekotan, ezker osoaren berkokapen batetarik etorriko da. Ezker erreformista bezain alternatiboa, justizia sozialean eta ikuspegi ekologikoan oinarrituko dena.

Ipar Euskal Herri huntan ere laboratorio berri hori bultzatzeko premia dago. Hemen ere Pariseko bikotearen bilan politikoa zerotik hurbilekoa baita, mementoan segurik. Horren berri baduzue jada zuen hilabetekari huntan.