G7 Kontragailurraren deia

PrintFriendly and PDF

G7EZ27082019

Larunbatean, agorrilaren 24an, 15.000 pertsona bildu dira Hendaia eta Irun artean G7Ez! eta Alternatives G7-k deitutako manifestazioan. ‘G7ez! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen’ izeneko pankartaren aitzinean  joaldunak joan dira eta nabarmentzekoa izan da manifestazioaren izaera alaia, aldarrikatzailea, koloretsua eta anitza. Tartean zuzeneko musika eskaini duen kamioarraiaia, eragileen ikur eta norbanakoen aldarrikapen ugariak, euskarazko eta frantsesezko leloak… izan dira.

Gure herria bitan zatitu nahi duen Santiago zubian kokatutako mugan ekimen ikusgarria burutu da: 3 pankarta hautsiz pasa dira joaldunak bertatik: lehena, ‘Munduan ezarritako mugak’ idatzita zuena, migranteen kontrako jazarpena salatuz; bigarrena, ‘Jendartean ezarritako mugak’, diskriminazio desberdinei erreferentzia eginez (sexismoak, LGTBIfobia, arrazakeria…) eta hirugarrenak ‘Herriei ezarritako mugak’ autodeterminazio eskubidea ukatuz herria zatitzen duten mugei erreferentzia eginez.

Manifestaldia Ficobaren aurrealdean amaitu da ekitaldi batekin. Bertan, bozeramaileek bezperan asanbladan adostu adierazpena irakurri dute euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz, G7 Kontragailurraren deia. Jarraian atxemanen duzuena.