Gizarte Zibilaren Foroaz, BAI!

PrintFriendly and PDF

ForoaApirilaren 14anostegunarekin, 18etan, Baionako elkarteen etxean, Euskal Herriko Garapen kontseiluak Foro partehartzaile bat antolatzen du lurraldeko eragile guziei zuzendua, informazioa banatzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko eta Hirigune proiektuaren hobeki ulertzeko parada emanez.

Euskal Hirigune elkargoa (HELEP) baten sorrera, momentu historikoa da lurraldearentzat. Ipar Euskal Herriaren neurriko politika kolektibo garrantzitsuen bideratzeko aukera (ekonomia, lurralde antolaketa, garraioak…). Maiatzaren bukaera arte 158 herrietako kontseilariek proiektuaren alde ala kontra bozkatuko duten bitartean, Garapen kontseiluak hitza eman nahi die Ipar Euskal Herria biziarazten duten eragileei.

Garapen kontseiluak argiki adierazi du instituzio horren sortzearen alde zela azken udazkenean jadanik ; geroztik, gizarte zibileko hainbat eragile ala pertsona ezagun bildu ditu ekonomia, sozial, kultur ala kirol arloetan proiektuaren sustengatzeko. Ekarpen ezberdin horiek ikusgai dira www.gizarte-iparralde.eu webgunean, non informazio osagarri anitz dauden proiektuaren nondik norakoa eta erronkak ulertzeko.

Mobilizazio horren azken etapa gisa, Garapen kontseiluak Foro partehartzaile haundi bat antolatzen du 2016ko apirilaren 14an, 18etan, Baionako ekarteen etxean, lurraldeko eragile sozio ekonomikoek Euskal Herriaren etorkizuna eraginen duen proiektu garrantzitsu hori berengana dezaten.

Gertakari honek, 2017ko urtarrilaren lehenean sortuko liratekeen instituzio berriaren hobekio ulertzeko parada emanen dizu : bere antolamendua, zein eskumen ukanen dituen, enpresa eta biztanleekiko eraginak.

Euskal Herriaren geroaren inguruan trukatzeko eta eztabaidatzeko gunea izateaz gain, Foro honek gai ezberdinak jorratuko ditu : garapen ekonomikoa, garraioa, etxebizitza, lurralde antolaketa, biztanleriarekiko zerbitzuak, ingurumena, kultura, euskara, fiskalitatea, gobernantza…

Sartzea librea da, izena aintzinetik emana izanez gero helbide hortara idatziz : [email protected] edo hemen klikatuz.

EGITARAUA & INFO PRAKTIKOAK
Euskal hirigune elkargoa : gizarte zibilaren Foroa !
Alain GARDINIER, kazetari eta idazleak animatuko du gaualdia

  • Galdera/Erantzunak Euskal hiriguneari buruz, hautetsi eta gizarte zibileko eragileen hitz hartzeekin, ondoko gaien inguruan : ekonomia-formakuntza, hirigintza, etebizitza, garraioak, biztanleriarekiko zerbitzuak, ingurumena, kultura…
  • Partehartzaileekin eztabaida idekia
  • Ekonomia, sozial, kultur eta kirol arloetako pertsonen lekukotasunak…
  • Publikoari idekia, izena aintzinetik emanez geroz : [email protected] ala interneten bidez www.societecivilepaysbasque.com
  • Ordutegia :
    • 18 :00 – Partehartzaileen harrera eta Foroaren hasiera
    • 20:00 – Bufeta eta anaitasunaren basoa