Ikastolen garatzea: frantses Estatua pagarazi dezagun!

LegebatIkastolentzatFrantziak euskara ez duelarik lagundu nahi, ez du nahi…

Hilabeteak pasatzen ari dira eta frantses Estatuak euskararekiko duen posizioa gero eta argiago erakusten digu: ez du euskara lagundu nahi eta ez du lagunduko. Alta, aintzinatze batzu izanen zirela erran zuten alde batetik hizkuntz murriztuen legearekin eta bertzetik zirkularrarekin.

Lehenak, Frantses hizkuntza, administrazioaren hizkuntza bakarra izan behar zela azkartu du. Bigarrenak, herriko etxeen laguntzak ikastolekiko murrizten ditu.

Aintzinatzeak izan behar ziren…beti itxoiten ditugu.

Batzuk oraindik dudatzen bazuten, orain argi da euskara hil nahi dute.

Frantziak ez gaitu inoiz lagundu, ez dira orain hasiko

Frantzia, 50 urtez, gure hizkuntza erahiltzen enseatu da baina euskaldunon borondateari esker euskara bizirik atxiki dugu.

Izan ere, horrek ikaragarriko lana galdetzen digu,  Ikastola guzien ekimenak eta Herri Urrats antolatzeko. Gainera, ekitaldi horietan kasik soilik euskalzaleak hurbiltzen dira. Beraz erran daiteke ikastolen garapena  beti euskaldunek diruztatzen dutela.

Eta Frantziak noiz? Inoiz!

Orain arte, eraikuntza inbestimenduentzat ukan ditugun laguntza guziak Herriko Etxeengandik eta Kontseilu Orokorrarengandik etorri dira.

Frantses gobernuak ez du sekulan euro bat ere atera.

Gure Ikastola, Herri eskola, Frantziari da sustengatzea ere bai

Euskaldun asko entzuten direlarik « frantses Estatuari dagokio Ikastolak finantzatzea ». Egia dute! « Ikastola, Herri Eskola » nahi dugunez Frantziari da finantzatzea.

Beraz horra guk dugun funtsezko galdera: nola egin Frantses estatuak ordain dezan?

Frantses legedian atxeman behar dugu irtenbidea

Prefetak eta Suprefetak oroitarazi diguten bezala, legea legea da, eta haien errola Frantses Errepublikaren legea aplikatzea da eta ez legea aldatzea Euskara laguntzeko. Hori legegileen (deputatuen) errola da.

Beraz, bi irtenbide ditugu:

Lehena, frantses gobernatzaileeri legea aldatzea galdegiten diegu. Horrek hanbait galdera pausarazten dizkigu. Onartuko al dute? Proposatuko duten legea egokia izanen ote da edo zirkularra bezalako maskarada bat aurkeztuko ote dute? Zenbat denbora hartuko du?… Irtenbide honekin argi da heien borondatearen esku girela.

Bigarren aurkera frantses legedian ataka ezina den irtenbide bat atxematea da: dohaintza.

Frantses legedia gure alde erabil dezagun! Dohaintza eginez frantses Estatuak ikastolak finantzatuko ditu

Frantses legediaren arabera, interes orokorreko elkarte bati dohaintza bat egiteak dohaintzaren zamaren %66a berreskuratzeko eskubidea ematen dio zerga erredukzio gisa (zergak ordaintzen dituen dohaintzaileari[1]).

Horrek erran nahi du, Seaskaren Lagunak elkarteari dohaintza bat egiterakoan %66a Frantses Estatuak ordaintzen du.

Adibidez, euskalzale batek 300€-ko dohaintza bat egiten badu Seaskaren Lagunak-eri euskararen alde hunek bukaeran 300*(1-%66)=102€ pagatuko du, eta frantses Estatuak 300*%66= 198€ !

Bukatzeko, euskararen garatzea frantses Estatuari ordainarazteko sistema bat existitzen da, hau da dohaintza. Orain, euskalzale guzien esku da dohaintza bat egitea frantses Estatua ordainarazteko.

Seaskaren Lagunak-eri bakotxak dohaintza bat eginez, bakotxak bere ahalen arabera, frantses Estatuak ikastolak azkenean sustengatuko ditu !

 

Dohaintza egiteko bi modu :

  1. Banku transferentzia bat eginez  IBAN horretara:  FR76 4255 9000 4441 0200 3328 497 / CODE BIC : CCOPFRPPXXX
  2. Txeke bat igorriz helbide honetara: Seaskaren Lagunak, Pouponnière Bidea, 64250 KANBO

Gurekin harremanetan sartzeko:

seaskarenlagunak ( @ ) gmail.com
www.facebook.com/seaskarenlagunak
www.twitter.com/seaskarenlaguna



[1] http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F426.xhtml

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).