Kateak

Catalogne-chaine-humaine_sn635

Esanahi asko dituzte kateek gizakiaren gogoan: preso hartzen gaituztenek eta askapenarantz garamatzatenak. “Kateak hausten dabilenari ez kendu mailua eskuetatik” abesten zuen Maite Idirinek ; “Apur dezagun katea” kantatzen zuen Mikel Laboak.

Joan den astean, aldiz, Katalunian osatu zuten katea apurtu behar ez ditugunetako bat da, bere kulturari atxikia geratu nahi duen herri baten borondatea eta, determinazioaren lekukotasuna frogatzen digulako; Sobiet Elkargoa desegin zeneko Baltikako herritarrek egin zuen bezalakoa dugu. Euskal Herritarrori gogoangarri izan zaiku Kataluniakoa, non etorkizun hurbil batean halakorik egin dezagun xedea eman baitigu gertaera horrek.

Iragan aldietan “separatista ez izateko” fama zuten katalanarrek; Espainiaren barneko autonomiara mugatzen omen ziren haien errebendikapenak. Euskal Herria aldiz “ separatista, arrazista eta intolerante” omen zen; Espainiako politikariek ziotenez, Katalunian zirauen elkarbizitza ona desegiteko helburua zuten ETA-k egindako atentatuek, Generalitatean zegoen tolerantzia giroa ez baitzuten onhartu nahi. Haatik, Euskal Herriak, Kataluniak eta Galiziak nortasun eta nazio arazo berdinak badituzte Espainiako Estatuan, bakoitzeko ekintzak eta jarrerak desberdinak izan arren. Kataluniako hizkuntza politikari buruz, admirazioz beterik izan gara Euskaldunok. Aurtengo Irailaren hamekan antolatu zutenaren aurrean, beraz, beste jarrerarik ezin dezakegu ukan.

Hala ere Kataluniako Generalitateari mugatu da ekintza, Balentzia herrialdeak, Ballears uharteek eta Frantziaren menpean dagoen Roselloak Herri Katalanak osatzen dutelarik. Nire ustez hala gertatu da aipaturiko herrialdeetan nazio kontzientzia Generalitatean baino ahulago daitekeelako, bainan iraun badirau. Iparraldean ez bezala, badute Frantses Estatuko Katalanek departamentu berezi bat; nola Euskal Herriak bere ikastolak,  hala “bressolak” baditu Iparraldeko Kataluniak; baita Balentziako herrialdean eta uharteetan bertako hizkuntza  koofiziala da ere.

Iparraldeko Katalunian aldiz, Hego aldetik jiniko ihesleen arazorik ez da izan; dakidanez Anai Artean bezalako erakunderik ez da izan Perpinyanen edo Pradesen. Haatik, Iparraldeko Katalunian hizkuntza eta nazio arazorik badaudela ukatzen du  Frantziako Gobernuak. Duela urte batzuk Chirac jauna Frantziako presidentea Perpinyanen prensa mintzaldi bat egiten ari zelarik, Rosellonen katalanerak duen babesaz eta egoeraz Bartzelonako kazetarisa batek galdatu ziolarik, Espainiako arazoa zela, eta Zapatero jaunari eskatu beharko ziola bide okaztagarri batez ihardetsi zion; Iparraldeko Katalunia Parisetik ukatzen dutelako lekukotsuna beraz.

2005 garren uretan Euskal Herrian onhartua izan  zen Plan Ibarretxe delakoari Espainiako Gobernuak uko egin ziola eta Kataluniako Generalitatean egindako katearen arrakasta ikusiz gero halako ekintza baten Euskal Herrian antolatzea on eta zilegi litzateke. “Sin ir mas lejos “ saioan Durangotik Iruñearainoko giza kate baten egitea proposatu zuen Bizkaitar batek. Naski zazpi probintziak batuko lituzkeen gizakate luzeago baten eratzea hobe litzateke, edo gutxienez Baionatik Bilborainoko bat.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).