Lana

PrintFriendly and PDF

LanaMailu bat, iltzeak, teilak, taula batzu ta bi pintza
Antolatu, erabaki, bildu, lankideekin mintza
Erakatsi, erakutsi, nun eman zifra, nun hitza
Laborantza, mekanika, prentsa ta ingenieritza.
Sailak ta moduak mila, baina berdina baldintza
Lan egin, jan ta lo egin, hau da mortalen bizitza
Maiz zaila da ikustea, ez da argia berdintza,
Nun fini den lana ta nun hasten den esklabugintza.

Latinetik “Tripalium” erroa behar da aipatu
Tortura instrumentu bat errepresentatzen baitu.
Funtzionario batek, ez ditut nahi kritikatu,
Egun bateko segundu guziak ditzazke kondatu
Gulagetan hil artino, harriak mugi ta zilatu
Edozein langilek bere lana dezake gozatu
Ideientzat, printzipioz, gauak lan ta lan pasatu
Jendeen araberan lanak hameka aurpegi ditu.

Nun gogoa han zangoa erran zaharraren arira
Gogoa beti “Zer nola nundik hobetu?” ari da:
Lortu nahian nagusien ohore, zorion eta biba!
Sortu nahian obra baten kolore eta dirdira
Elkartu nahian lortzeko herritar kooperatiba
Hola sartzen da sorgin errota baten erdira
Denbora osoa lanetan erabiltzeko desira:
Lanak biziarazten gaitu? Lanarentzat bizi gira?

Lana = ogia + lotokia eta kito.
Hilabetesariaren zain gira beti biziko.
Lehen aipatua ta gero, izan gintezke kritiko
Nahiz denak ezinko giren gogoz, kartsuki ariko.
Lana ta bere saria al ditugu bereiziko?
Beti zerbaiten trukean ote gira ibiliko?
Languntzaile” izaitea da eraikitzaile, etiko
Herriak bizi behar badu lanak du biziaraziko.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video