Lantegi sortzaile emazteei deialdia

PrintFriendly and PDF

Hendaiako lekuko aurrezki elkartea, EMEKI C.L.E.F.E. izenekoa, 2012.eko udan martxan jarri da. Lantegia eraiki edo garatu nahi duten emazteak laguntzen ditu C.L.E.F.E-ak, osatzen duten presunek bildu aurrezkiaren bidez, ehuneko ttipi bateko mailegu baten bitartez.

Hendaia, Biriatu, Urruña,Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine lurraldean, proiektu bat duen emazte bat edo beste laguntzeko gai gira azken hilabete hauetan bildu aurrezkiari esker.

Guk ere herriko ekonomian parte hartu nahi dugu emazte bat sustengatuz bere egitasmoan.

Interesatua bazira, deitu ezazu Maritxu Zubieta 06 87 54 21 28-ra edo idatzi ezazu [email protected] .

1997a geroztik, Euskal Herrian, HEMEN-en bidez, 25 herri aurrezki-batzoki sortu dira eta laguntza ekarri arlo mota guzietako lantegiak ideki edo zabaldu dituzten emazteei (ostatu, erizain, taxi, lore saltegi, lekuko mozkinen banaketa, komertzio zuzenaren ekoizpen saltzea, etxeetako ile apaintzaile, artisautza …..)

Beraz, deialdi honen bitartez, egitasmo bat duen emazteak guregana daitezen proposatzen dugu, lehen bait lehen, bere ideia azter dezagun.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video