Mercosur

Mercosur

CETAren ondotik, hona orai Mercosurekilako ituna, omen Europako ekonomiari zernahi abantail ekarriko dizkiona. Nork sinets holakoak, jakinez munduan zehar ibilki diren elikagai edo ekoizpenen idustrialen produkzioak eta garraioak ingurumenari ekartzen dizkion kalte ikaragarriak. Hara argitasun zenbait.

Helduden urrian Jean-Claude Juncker badoa Europar komisioko lehendakaritzatik opari pozoindatu bat utziz estatuburu guzieri. Alabainan ekainaren 28an ofizialki aurkeztu du Mercosur merkatu akordioa Europa eta Brasil, Argentina, Uruguai eta Paraguai estadoen artean adostua. Juncker jaunak “historikotzat” daukan gertakari hori aurkeztu orduko protestak metaka hasi dira agertzen bereziki laborari eta ekologista mundutik, haien iduriko akordio horrek gehien inpaktatuko dituelako laborantza arloa eta ingurumena ekonomia aldetik.

Frantses estatuan berezikiago Macronek kudeatu beharko du dozier arras minbera hori. Paradoxa bat bere burua munduari idekia eta ingurumenaren aldeko duen estatuburu batentzat. Macronek dio komertzio akordio on bat dela frantses enpresa mota guzientzat, enpleguarentzat, momentu berean merkatuak idekiz laborari eta industrial produktoeri sor marka guziak zainduz gainera. Garaipen haundi gisa agertzen du ere Macronek akordio hori dela eta, Brasilgo Bolsonaro bere akolitoak hitz eman duela bere erresuma ez zela Pariseko klimaren aldeko akordiotik aterako, Trumpek egin duen bezala. Mercosur akordio hori hobeki saltzeko eta sortuak edota sortuko diren oposizio guziak ahalik eta gehien kalmatzeko frantses lehendakariak hitz eman du ondoko egunetan publiko eginen zuela akordio horren “ebaluazio indepedente eta neutral” bat berezikiago ingurumenari eta biodibertsitateari begirakoa.

Soka tira publikoa

Fidagarria izaiteko bere erranetan Eliseoko etxezainak dio hiru kriterio kondutan hartuak izanen direla ebaluazio hortan Frantziak bere adostasun osoa ekarri aintzin : ingurumenerako norma guzien zaintza eta errespetu osoa, Europako laborantza filier edo arlo berezi batzuren zaintza bat, bereziki behi haragi arlokoa eta jada aipatu bezala, Pariseko klimaren iguruko akordioa osoki errespetatzearena.

Macronek sinetsiarazi nahi dauku akordio hori ez dela oraino arrunt definitiboa eta bidea gelditzen zaiola arrunt efektiboa izan aintzin. Alabainan Junckerrek aurkeztutakoa oraindik beharko dute ontzat eman europar estatukideek eta europar parlamentuak. Macronek arras untsa badaki beretzat orain dela hasten soka tira publikoa eta presione politiko azkar baten parean izanen dela, lehen planoan. Jakin badaki ere, oposizio politikoaz haratago bere gehiengo politikoan ere agian abots andana bat altxa litaikela akordio komertsial horren kontra. Alabainan batzuek jadanik dudan emaiten dute akordio horrek bideratzen duen mezua, justu europar hauteskunde biharamun huntan, nun ekologistek emaitza aski onak lortu dituzten. Diote akordio hori onartu duten agintari berdinek dutela bultzatu Brexit delakoa eta europar instituzioen kontrako mesfidantza haundituz joanen dela. Kezkak berezikiago behi haragi sailean dira bizienak. Arlo hortakoek diotelako Mercosur akordio horrek ahalbidetuko duela Hego Ameriketako haragiaren egiazko inbasio bat europar merkatuan. Begirale berdinek dudan ezartzen dute ere akordio horren ingurumenaren zaintzarako maila edo koherentzia.

Hatsa gezurra

Gutti aski denek badakigu Brasil bezalako estatu bat egoera agronomiko katastrofiko batean dela, bere lur eremu haundiak erabat izorraturik produkto fitosanitarioen enplegatze harrigarrien ondorioz. Afera hortan Bolsonaro arras maltzurki jokatzen ari da europar agintariekin. Mementu berean dio ez dela Pariseko klimaren aldeko akordiotik aterako eta akordio horren arras kontrako laborantza politikak ari ditu indartzen eta eremuz zabaltzen lehendakari izendatua izanez geroztik. Amazonian oihanen botatze erritmoa bikoiztu da. Pentsa bakarrik egunero 400 hektara oihan botaiak direla! Pentsa ere hektara soil bat oihan botatzearekin, 450 tona CO2 direla atmosferorat airatzen. Erran daiteke Bolsonaro soilik ari dela egunero bonba klimatikoa fabrikatzen. Harrigarria (edo ez hainbat funtsean) da ere pentsatzea justu europar hauteskundeak aintzin, Macron eta beste hainbat estatuburuek ziotela Mercosur akordioa ez zela burutuko, justu biharamunean alderantzizkoa publiko egiteko. Gisa hortako gezur maila tragikoa da politikoki eta ura ekartzen die soilik eurozeptikoeri eta populismo guzieri. Ahalge izan behar luke europar komisioak baldintza horietan Bolsonaro bezalako jaunfutre batekin “negoziatzeko”, jakinez Brasilen zer nolako jokamoldea duen demokrata guzieri, emazteeri, LGBTri eta Amazoniari buruz. Dudarik ez oraindik ondoko aste eta hilabeteetan behar direla bozgoragailuak untsa sinkronizatu, aizkorak ez zorroztekotan !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).