« Murgiltze eredua suntsitu nahi du Frantses Gobernu jakobinoak »

PISeaskaren Lehendakaritza ikasturte bukaeran uzten duen Paxkal Indo-ren Herri Urratseko hitz hartzea aurkituko duzue jarraian. 50 urte ospatzen dituen Seaskak Ipar Euskal Herria euskalduntzea duenez izaiteko  arrazoina,  helburu hori erdiesteko irakaskuntzako hiru sareetan murgiltze eredua hedatzea ezinbestekoa dela ulertzeko parada.

Euskal Elkargoko lehendakari Jean René Etxegarai, Pirinio Atlantikoetako lehendakari Jean Jacques Lasserre, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Cristina Uriarte, Miren Dobaran Kultura eta Hizkuntza sailburuordea, Nafarroako Gobernuaren ordezkari Mikel Arregi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garbiñe Mendizabal, Frederique Espagnac eta Max Brisson senatariak, Vincent Bru, Florence Lasserre eta Rebeka Ubera parlamentariak, Benedicte Luberriaga, Jean Paul Diribarne, Christophe Martin, Fabienne Ayensa, Isabelle Pargade, Marie Christine Aragon departamenduko kontseilariak, Emilie Dutoya, Alice Leycaguechar, Andde Sainte Marie, departamendu eta eskualdeko kontseilari jaun eta andereak, , Biltzarreko lehendakari Luzien Betbeder, auzapezak ere, hala nola Michel Veunac, Emmanuel Alzuri eta Alain Iriart, eta besteak beste.

Euskal Herriko Ikastolen Europar Kooperatibako lehendakari eta adixkidea Koldo Tellitu, alderdi, sindikatu eta enpresa munduko ordezkari jaun andereak, euskalgintzako ordezkari eta ikastoletako lagunak, Euskalzale guzieri, ongi etorri Herri Urratsen 36. edizio honetara.

Aurten ez dut labur eginen, barkatuko nauzue… pintxoak beranduago aterako ditugu… dena den entrebistak eta prentsarekin lanak eraman behar baititut, nik pintxoak gutti ditut jan urtero !

Ikastolen arrakasta ikusirik, eta XXI. mendeko euskararen behar berrien azterturik, denen artean pentsatu eta hautetsiek eta EEPek obratu hizkuntza politikari esker ere, azken urteetan murgiltze ereduari buruz hainbat esperimentazio abiatu dira eskola publiko eta pribatuetan. Baina abiatu esperimentazioa hedatu eta indartu ordez, Frantses Gobernuak gibelerat egin nahi du. Jacqueline Gourault lurralde kolektibitateen ministroak Jean-Michel Blanquer Hezkuntza Ministroaren manuz hain segur, eskola publikoetan imertsioa antikonstituzionala dela adierazi du, eta mementu berean murgiltze eredua Diwan eta Seska bezalako sareetan aizu dela bakarrik. Ez gaitezen tronpatu, murgiltze eredua suntsitu nahi du Frantses Gobernu jakobinoak, ez du beste xederik. Tokiko hizkuntzak salbatu nahi dituela gezurrarekin bat doa… Egun esperimentazioak oztopatu nahi dituzte publikoan (17 eskola esperimentaziotik ez daitezen 20 eskolara pasa, Irisarrin adibidez). Ikastoletan, aldiz, beharrezko postuak ukatzen dizkigute. Ipar Euskal Herria euskalduntzea dugu izaiteko arrazoina eta helburu hori erdiesteko irakaskuntzako hiru sareetan murgilze eredua hedatzea ezinbestekoa da. Ez ditugu guk bakarrik ikasle guziak euskalduntzen ahal. Ez du Seaskak bakarrik eramaten ahal iparraldeko euskarazko hezkuntza ! Beraz murgiltze publikoaren aldeko borroka, gure borroka da ere. Murgiltze sistema ez da Seaskarena ! Eta Euskara mundu osoarena da nunbait Etxeparek zion bezala.

2018-2019, ots joan den ikasturtea Hezkunde Ministeritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenik gabe iragan dugu. Hala ere ondoko hiru urteetarako hitzarmena negoziatzen aritu gira azken asteotan. Beti bezala Herri Urrats finkatu dugu azken helburu gisa negoziaketak isteko, baina gaur da eguna oraino ez dakiguna zenbat postu izanen ditugun heldu den sartzean. 30 postu behar ditugu. Eta momentuz 5 posturekin erran dezakegu ez dugula proposamen seriosik ukan.

Jaun errektoreak nahi du Herri Urratsera hurbildu, zerbait errespeturen erakusketa dela ez dut dudatzen, ahatik euskararen alde 50 urteko borroka eraman ondotik Seaskan ez dugu behin ere urririk eman gure konfiantsa. Aurten lortu ditugu 19 postu  konkurtsorako eta postu horien parte bat, teknikoki, automatikoki sortu behar dituzte urte batez erakaslegai postuak… Horren beha gira, Konfiantsa, pazientza bezain bat dugu… egia erran gutti… Posturik gabe, ez da hitzarmenik. Eta elkarrizketarako garaia bururatuko da, eta berriz mobilizazio fasera pasako gira, zor digutena lortu arte, beti bezala. Horregatik elgarretaratzera deitzen dugu heldu den ostiralean, maiatzaren 17an arratseko 6etan, Donibane Lohizune, Baiona eta Uztaritzeko Ikuskaritzen aitzinean eta Maule eta Donibane Garaziko zerga etxeen aitzinean. « Euskaraz ikasi nahi dugu, Murgiltze eredua ez hunki ! »

Parisek ohartzen hasia dira ez girela bakarrik. Departamenduak Jean Jacques Lasserreren bidez eta eskualdeak Alain Rousset, Mathieu Bergé eta bertze batzuren bidez anitz laguntzen gaituzte kolegio eta lizeo proiektuetan, baita Euskal Elkargoak Jean René Etxegarairen bidez bertze hainbat proiektutan.

Eta Parisen, aldiz, parlamentariak ditugu abokatu Gobernuaren aitzinean. Eskertu nahi ditut hemen beren lanagatik. Eta berdin segitzea galdegiten ere !

Zinez denak eskertu behar zaituztet. Eskertu behar dira buraso eta laguntzaile guziak 2500 inguru gaur… Txalotzen ahal ditugu ! Txalotzen ahal ere gaur Lakuaren inguruan ikusiko ditugunak, herri oso batek gaitu sustengatzen.

Seaskan 50 urtez zerbait ikasi baldin badugu, hori da borroka bat ez dela bukatzen irabazi ez duguno. Eta borroka bat irabazten badugu ere, segitu behar dugula borrokan, ondokoari prestatzeko… Beraz bide horretan segitzea galdegiten dizuet, zor dizkiguten irakasle postu guziak lortu arte.

Momentu huntan berean, bigarren mailako, erakasle, ikasle eta burasoak bilduak dira sartze nagusian, huna hemen konbokazioan idatzi dutena : Igande goizean, 11:00etan, Senpereko lakuko sarrera nagusian, Herri Urrats kari, « Euskarazko kalitatezko irakaskuntza » baten aldeko elgarretaratzean parte hartzeko deia luzatua da

Izan ere azken urteetan irakaskuntza baldintzak okertzen ari dira (geletan ikasle gero eta gehiago besteak beste). Ondoko ikasturterako aurreikuspenak ez dira biziki baikorrak : lizeoaren erreformak dakarren baliabideen urritzeak, geletako ikasle kopuruen emendaketa eta berezitasunen hautuen murrizketa ondoriozta dezake adibidez.

Beraz ez duda, etorri « Baxoa euskaraz » eta « Brebeta euskaraz » tisertekin, gure aldarrikapenak entzunarazteko.

Bixtan da hortaratuak baldin bagira, erran nahi du buraso batzueri duda sartu zitzaiela eta uste dutela Pariseren baldintza guziak onartuko ditugula… Argiki erraten dut buraso bakotxari etzazuela duda Seaskako bulego osoa borrokatzen ari dela, inoiz baino gehiago eta gerta zer gerta lortuko dugula ! Eta ez gaitezen Parisek amesten duen jokoan, elgar mokokatuz, hori ere ongi egiten badakigu maluruski euskaldunok !

Parisek zaunka egiten badu ere, ez gaitu beldurtuko. Alderantziz, gure xedeetan indartzen gaitu !

Horregatik gaur ikastola berri baten sorrera aipatu nahi dautzuet. Heldu den irailean 37. Ikastola sortuko dugu Arbona-Ahetzen.

Gora Ikastolak! Gora Euskara! Gora Seaska!

Ekitaldia bururatu aitzin, izaite handiko bost pertsona eskertu nahi genituzke bihotz-bihotzetik. Lehenik 9 irakasle. Heien bizia ikastoletan pasatu dutenak eta bizitzaren zati handi bat Seaskari eman diotenak.

Orain arte izenak eman dituztenak hor izanen zirela erranez : Ana Mari Ondikola, Eukene Martinez de Gereñu, Pantxin Duhart eta Jojo Bidart irakasleek ikasturte huntan hartu dute merexitako erretreta. Beraz datozela hona, merexitako afari goxo bat eskaini nahi baitiegu.

Ainitzetan entzuna dut Seaskan ez dakigula eskertzen…

Eh beh, azkenik, pertsona berezi bat eskertu nahi nuke ere : Christophe Jaureguy. Gazte-gaztea zela, 17 urterekin hasi zen Herri Urratsen laguntzaile gisa lanean. Ondotik buraso gisa segitu du, gero Seaskako Batzorde eragileko kidea izan da, dela bi igande, Baigorriko Nafarroaren egunean orroitu giren bezala… Ikastolen Egoitzako bulegoko kide eta azkenik Herri Urratseko bulegoko kide eta antolatzaile nagusietarikoa. Egungoa du arduradun gisa azken Herri Urratsa Christophek, beraz haugi hunta hi ere afari goxo bat ongi merexi baituzu. Hola dugu eskertzen Seaskan… Bizi oso baten emaitzaren truk afari soil bat ! Heldu den urtean bolondres soil gisa ikusi nahi zaitugu, 17 urte bazenitu bezala.

Eta hi bezala Kristof, nik ere aurten ardurak uztekoak ditut. Egitura eder hunen Lehendakaritza utziko dut, bertzeek aipatu duten bezala…

2008ko urtarilan hartu nuen lehendakaritza, ilusioz beterik. Ez duzue asmatzen ahal zonbat gauza ikasi dituztan…

Hain luzaz egon baniz hor, plazer handi bat izan dutalako da.

Euskalgintzako militante batentzat ez da kargu ederragorik… bere alde on eta txar guziekin… bere lagun eta etsai guziekin !

Plazerra BE kide guziekin lan egiteagatik, eta nahi ditut eskertu bide hortan gurutzatu dituztan guziak… Ana, Jeff, Maialen, Serge, eta zonbat oraino ! Ahaltziko ditut beraz hortan geldi… hala eskertu nahi ditut bi militante eder ! Burasoak biak, bat izana bertzea oraindik luzaz izanen dena… Langileak biak, orduak kondatu gabe, egunak bat bestearen ondotik ipar euskal herriko gero euskalduna segurtatu nahian… bertze ainitz bezala… ehunka milaka dira Seaskan ! bainan nik bi horiekin lan egin ahal izan dut… Jean Mixel Etxegarai eta Hur Gorostiaga

Ez dut duda izpirik ! Seaska biziko dela egitura militante izanen deno eta zuen araberako langileak ukanen dituguno !

Eraman ditugun borrokak ederrak izan dira ! Batzuetan bortitzak baina behin baino gehiagotan erran dutan bezala, jasan ditugun eraso bakoitzan gure kohesia indartu da.

Beraz hala, nere bidea eginen dut, kiribil konpainiarekin haur ikusgarriak eginen, ZTKrekin liburuak argitaratuko eta bereziki Arabako Piroteknia Valecearekin, suziriak gero ta handiagoak eginen, aurten adibidez Iruñan Uztailaren 7an, Donostian konkurtso internazionala guk idekiko dugu, Miarritzen… eta agian Baionan, Azpeitin, Bilbon ere ?

Beraz kargua uzten dut, eta aurtengo herri urrats gozatuko dut… Batzuek ez bezala… Batzu doluan dira eta ezin etorri… Bertze batzu, lagun ainitz, gehiegi… preso… eta batzu heriotzaren borroka galdu baten eramaten ari ! nahi dut hemen agurtu gure laguna den Patrik Ozafrain, Banka Irioinekoek mementu latzak bizitzen dituzte berriz ere…

Beraz Mila irudiekin joaten niz… lagun ainitz egin ditut bidean, etsai ainitz ere… eta horien eskertzen bukatuko dut Pako Arisitiren olerki batekin…

Nire etsaiak maite ditut.

Etsairik ez daukanak

benetako lagunik ere ez du izaten.

Etsai bat kalean agurra ukatzen ikusten dudanean

badakit nire lekuan nagoela.

Etsai bat berriro haserretu zaidala jakitea

bide onean noala jakitea da.

Etsai batek nitaz idazten duen bakoitzean

nik idatzitakoaren indarra baieztatzen dit.

Etsaiena da dagoen maitasun eterno bakarra.

Bizitza osoan gogoratzen dituzte

zuk egindako irainak.

Bizitza osoan gogoratzeko moduko iraintzat

har daitekeena egia bakarrik izan liteke.

Gezurrak, arinkeriak, ezjakintasunak

ez du hainbeste irauten.

Egia atzeman eta adierazten jakin zenuelako

dauzkazu etsaiak.

Lagunik onenak ere

aitortuko ez lizkizukeen dohainak

aitortzen dizkizu etsaiak.

Nola ez maitatu zurekin hain bihotz zabala dena!

 

Milesker denei bihotzetik !

Eta besterik gabe, goazen aperitifa goxoaz gozatzera. Egun on bat pasa !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).