Nafarroa arraroa

Milaka lagun atera ziren 2014eko abenduaren 13an Iruñeko kaleetara aldaketa soziala galdegitera.
Milaka lagun atera ziren 2014eko abenduaren 13an Iruñeko kaleetara aldaketa soziala galdegitera.

Udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira maiatzaren 24-an EAE-n eta Nafarroan. Begi guziak Nafarroara so daude, ea aldaketa etorriko den UPN-n agintaldi eskandalagarriari bukaera emaiteko. Hona nola aitzin ikusten dituztan 24-eko Nafarroako gobernu hauteskundeak.

Ainitzetan aipu da debate politikoan hitz hutsalak edo errepikakorrak erabiltzen direla nolanahika, kasik ohartu gabe ere. Berdintsu gertatzen da internet, sare sozial edo Twitteren garaian ere.

Debate (pre) elektoral horren adibiderik hurbilena Nafarroan kokatzen da azken aste eta hilabeteetan eta iraunen du bederen maiatza undarra arte.

Nafarroako parlamentu berria osatu gogo duten alderdi politiko guziek beren kanpainaren hitz gako gisa hartu dute “aldaketa” hitza.

UPNren kudeaketa desastregarria azken 20 urteetan bururatzen ari den  legegintzaldi delirante batean oinarritua, elkargo foralak ezin izan du aintzinkondu iraunkorrik bozkatu ere egin. Desastre horren ondorioetarik batzu ikusten dira CAN bankua edo Osasuna futbol taldearen egoera ilunak sakonki ikertuz korrupzio arloan. Ondorioz beraz hauteskunde kanpainan alderdi politiko guziek kambio edo aldaketa hitza talisman gisa hartua  dute.

Guziek erraitearekin baita UPNk ere. Alabainan hunek ere aldaketa praktikan eman du, behintzat parlamenturako bere zerrendaburua aldatuz. Hiri nagusian haatik Maya gaurko auzapezak tiratuko du berriz ere nabarristen zerrenda. PSNk ere bere hautagai nagusiak aldatu ditu, eta alabainan Podemos berriak ere aldaketaren ikur gisa agertu nahi du. Funtsean egiazko aldaketa bat eskatzen dute ere Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerrak panorama politikoaren beste puntan. Alderdi politiko bakotxa konbentzitua da soilik oinarritzen duela egiazko aldaketaren epizentroa… Betiko leloak, betiko politikan eta betiko hauteskunde kanpaina batean !

Opzio politiko berriaren desafioa

Badirudi Nafarroan, aldi huntan, aldaketa famatu hori soilik bi moldetan gauzatuko dela. Bi eszenario posible bakarrik ikus daitezkeela, gero hurbilean, maiatzeko hauteskundeen ondotik. Lehen posibilitate erreala aldaketa “frentista”-rena litaike, zointan gauregun arte indar nagusienetarik izan diren batzuk, gosta dena gosta, poderea atxikitzerat helduko diren. Eskuin gogor bati alienaturik eta ezaugarri espainolez beztiturik beren uste nabarrista, indar hauek orain arte bide egin dute beraiekin bat egiten zuten guziak arrunt baztertuz politikoki eta kulturalki, kasik segregazio sistema bat oinarri gisa emanez.

Beste posibilitate politiko egiazkoak ezkerra  bere osotasun eta konplexitatean oinarri gisa har lezake. Posibilitate hunek bere ezaugarria nafar euskaldungoan dauka gehien bat, batzuentzat nafar euskal abertzaletasunerat heltzen delarik. Justizia politiko eta soziala aldarrikatzen du esparru zabal hunek, politika ikusteko eta egiteko molde berri bat nahi duelarik ere esperimentatu lurralde osoan.

Espektro politiko zabal bezain konplexu hunek aldaketa integratzailea izan nahi du. Alabainan gehiengoa lortuz gero, protagonista berriek osa lezakete eta agian eragile politiko eta sozial berrien aktibazioa lortzea luke helburutzat, gisa hortan pluraltasun gehiago segurtatuz eguneroko arlo ainitzetan. Opzio politiko berri hunen desafioa  halere ez da batere errexa, ez baitu frentismo bati erantzun beharko bestelako frente politiko baten bitartez. Gauza ez litaike ordezkatzea frente eskuindar espanolista bat ezkerreko frente nafar euskaldun baten medioz. Irabaztekotan opzio berriak abilki jokatu beharko du, ohartu gabean edo gauregungo UPNren alderantzizko politika frentista berri bat aplikatu gabe. Dosia neurtuez eraman beharko du bere barkuaren abiadura uhainez uhain, esklusio eta sektarismo arkaikoak politika integratzaile demokratiko eta errespetuzkoagoak bultzatuz.

Azken sondeo elektoralek diote
Nafarroako parlamentu berria
osa lezaketela bost eta zortzi arteko alderdi politikoek.
Nehork ez du dudatzen gehiengo berri bat,
edozein izanikan ere,
akordio eta paktu politiko zabalen artekoa izanen dela.

Paktu politiko zabalen garaia

Epe luzerako parioa litaike Nafarroa berri bat  martxan emaitea, bazterketarik gabekoa, zointan eragile sozial eta politiko guziek beren kokapena eta jokabidea segurta lezaketen.

Parioa litaike aldaketa politikoa ez bilakatzea batzuentzat tragedia edo ezin jasanezko lur ikara. Aldaketa, joko demokratikoaren lorpen normalizatu bat izan behar litaike soilik. Araudi horiek errespetatuak izanen direlako segurtamenarekin, agian aldi huntan nafar herritargoaren gehiengoa aldaketa aktibatzeko gai izanen da.

Beti ere, azken sondeo elektoralek diote Nafarroako parlamentu berria osa lezaketela bost eta zortzi arteko alderdi politikoek. Nehork ez du dudatzen gehiengo berri bat, edozein izanikan ere, akordio eta paktu politiko zabalen artekoa izanen dela.

Baditaike gaurko oposizioaren zubilan bilakatzea Geroa Bairen zerrendaburu den Uxue Barkos. 2011ko Espainiako legebiltzarreko hauteskundeetako emaitza baliosaren haritik Barkos izan daiteke aldaketa desiragarri eta egingarri baten protagonista nagusienetako bat, Geroa Bairen emaitzen arabera noski. Bigarren edo hirugarren indar ateratuz Uxue Barkosek baluke kapazitate haundia interlokuzioa bermatzeko funtsezko aldaketa bat gauzatzeko pragmatikoki bezain molde ausartan. Bere pertsonalitateak eta finkatzen jakingo duen hauteskunde emaitzek ahalbidetuko dute bere integratzaile ahalmena. Geroa Bai eta Uxue Barkosek duten akordioetarako nahikeria eta ahalmen horien heinerat helduko ote dira EH Bildu eta bere zerrendaburu den Adolfo Araiz, emaitza onak lortuta gero? Aldaketarako gako bat da aukera hau ere, baiezkoaz erantzun ta gero. Maiatzeko emaitzek eta aldaketa baten aldeko diren indar politikoen akordiorako kudeaketa kapazitateak dute azken finean azken hitza.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).