Nola euskaldundu 40.000 lapurtar berri ?

deiadar manifa

Iragarpenen arabera, heldu diren urteetan 40.000 lagun etorriko dira Frantziatik Lapurdira bizitzera eta lanera. Batzuek aipatu dituzte horrek hirigintzan eta etxegintzan eraginen dituen aldaketak, eta iduri du hori dela oraingo kezka nagusia. Hori bigarren mailakoa da, ordea.

Funtsezko galdera da ea zer aldaketa eraginen dion horrek euskarari? Eta hori galdera minberagoa da. Estatistikek garbi erakusten dute euskarak zenbat egin duen gibelera azken urteetan (eta, nahiz eta gero eta haur gehiago dagoen ikastoletan edo gela elebidunetan, ez da nehondik ere aski, euskararen egoera larria salbatzeko).

Euskara ahul dagoen leku batera 40.000 frantses etortzeak ez dio onik eginen gure hizkuntzari, gauzak ahoan bilorik gabe erran behar baldin badira. Jadanik arras ahuldurik dagoen euskara K.O. utz lezake Lapurdin.

Eta aterabidea ezin da izan ea “lortzen den jende horiek motibatzea” euskara ikas dezaten edo beren haurrak ikastolara igor ditzaten.

40.000 frantses horiek ez badute ikusten euskara beharrezkoa dela, euskarak baduela zinezko lekua karrikan, zergatik ikasiko dute euskara? Haur gehienek frantses eskolan ikasten badute, zergatik igorriko dute beren haurra ikastolara edo gela elebidun batera? Euskaraz ikastea orokorra ez den bitartean edo frantses hutsez ikastea marginala ez den bitartean, Frantziatik heldu direnei ez zaie burutik pasatuko euskararengana urratsak egitea. Ikusirik zein diren euskalgintzaren baliabideak eta zein herabea den erakunde publikoen politika, ez da serioa apustua izatea kanpotik heldu direnak motibatzea.

Euskara ahul dagoen leku batera
40.000 frantses etortzeak
ez dio onik eginen gure hizkuntzari,
gauzak ahoan bilorik gabe
erran behar baldin badira.

Nola nahi dira motibatu?

Afixa eta eskuorri batzuekin? Informazio bilera gutxi batzuekin? Helep delakoaren erronka bat bada hor. Bitxi bada ere, hilabete hauetako lanen zerrendan, “hizkuntza” ez da ageri lehen postuan. Bateraren agirietan “enplegua, etxegintza, garraioa, ingurumena, hizkuntza, laborantza…” zerrenda ageri da. Alta, euskara zein egoeretan dagoen ikusiz, euskararen ofizialtasuna eta euskararen irakaskuntzaren sistematizazioa ez bada lehentasunetan lehentasuna, ez pentsa geroa loriagarria izanen denik Euskal Herriarentzat, Lapurdin bederen.

Nola motibatuko dira kanpotik heldu diren horiek euskararen ikastera, Batera bezalako mugimendu batek berak ere ez badio lehentasunik ematen?

Euskarak eta Euskal Herriak tira handiagoa lukete, halaber, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko loturak anitzez sakonagoak izan balira azken urteetan. Horren ordez, bakoitza bere bidea egiten ari da, eta Ipar Euskal Herriak osoki bere gisa egiten du politika, Frantziari begira eta Hegoaldea ahantzirik. Lapurdi, Nafarroa Garaiaren iparraldea eta Gipuzkoa anitzez gehiago lotuak balira, lan eremu natural gisa funtzionatuko balu eskualde zabal horrek (garai batean Baionako apezpikutegiaren eremua izan zena), Donostia-Baiona eremuak egiazko “eurohiri” bat balitz, euskara beharrezkoa litzateke lan eta bizi eremu horretan. Eta horrek berak ere eragin baikorra luke, eta kanpotik heldu direnek aiseago ulertuko lukete euskara ikasi behar dutela.

Baina “Zazpiak Bat” ahantzixea dugunean, Euskal Herriaren independentziaren aldarrikapena bigarren planora pasatu – eta Ipar Euskal Herrian desagertu – denean, proiketu abertzaleak berak ere zer presentzia eta, beraz, zer erakarpen indar dauka kanpotik heldu den batentzat?

Alabaina, euskarak bizirik irautea hertsiki lotua da Euskal Herriaren ikuspegi orokorrarekin eta Euskal Herri oso eta batuaren askatasunarekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Nola euskaldundu 40.000 lapurtar berri ? »

  1. Baietz, kanpotiar gero ta geihago heltzen ari dira.
    Harrigareia dena da etortzerakoan lana dute. Geihenez zerbitzuetan.

    Ohargarria ere: familiak dira, haur gazterekin.

    Ez dut luzaz azalduko, bainan bi bide nagusi ditugu:

    1- Goi mailako formakuntza hemen dauden gazteentzat. Lan postuak baditugu hemen: bai zerbitzuetan eta industrian. Bainan hemengo gazteek ez dute maila egokia heien hartzeko.

    2- Eskola euskaldundu: hiri guzietan lehen mailako eskola guzietan behar dugu lortu euskara erakatsia izan dadin. Astean bi oren ez dira nahikoa hizkuntza menperatzeko, bainan tokiko kutsu bat emateko baietz.

    Hori dena gure eskuetan dugu.

    Agurrak

  2. Janeko Lapurdin euskaldunak guttiengo bat gira, egungo Lapurdiko biztanle gehienek ez dute euskararik ikasi eta ezta ikasteko beharrik senditzen ere. Herri euskaldun gisa ez dugu gaitasunik behar hori segurtatzeko ez orain hemen bizi direnekin eta guttiago kanpotik etorriko direnekin. Beraz, gaitasun horretan aitzinatzen-indartzen ez bagira, ondorioa frantseste gero eta izigarriagoa izanen da. Eta euskaldunen minorizatze eta arroztea gero eta larriagoa. Egoera aski larria da, baina guttik salatzen dute egun. Independentzia aldarrikapenaren gibelapenarekin batera, eduki abertzalearen gibelapen eta baztertze orokorra ere ematen ari da. Hizkuntza,kultura eta nazio nortasunak aski gutti axola dute egun « abertzaletasuna » ordezkatzen duten eragile nagusien ildo politikoetan. Beraz, abertzaleok erronka handia dugu heldu den urteetan abertzaletasuna indartzen eta frantziar asimilazioari aitzin egiteko borroka berpizten.
    Bertzetik eta borroka bidezko aitzinamendutik baldintza politikoak aldatu bitartean, zinez aintzat hartu beharreko afera da demografiarena. Demografia aldagai politiko garrantzitsua izan da, da eta izanen da. Zentzu hortan erabat bertzelako eragina luke Lapurdin Gipuzkoatik edo Nafarroatik milaka euskaldun etortzeak eta ene ustez aski garrantzitsua den faktore baten garrantzia ere plazaratu behar da, euskaldunen natalitate eskasa eta populazioaren zahartzearena justuki. Buraso izateko hautu pertsonalen eremutik haratago, ikuspegi kolektibo-nazional batetik euskaldunen natalitate apala objektiboki gure herriaren arroztearen lagungarri eta nazio askapenaren trabagarri da.

Les commentaires sont fermés.