Ohidura, sorkuntza arrakastatsu baten geroa ?

ItzainaXabier
Xabier Itçaina, Bordeleko Zientzia Politikoen Institutukoa, CNRS-ko ikerlaria

Ekainaren 3an, ostiralarekin, Baionako Unibertsitatean, arratseko 19:00etarik goiti Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duen “Tradizioa, egia hutsa ote da ? Sorkuntzaren erronkak Euskal Herrian” hitzaldian parte hartzen du, beste hainbat hizlarirekin, Bordaleko zientzia politika institutoan CNRS-eko ikertzailea den Xabier Itçainak. Aintzin jasta gisa tradizioari, ohiturari eta sorkuntzari buruzko Enbata.info-ren bizpahiru galderei erantzunak ekartzen dizkio jarraian.

Tradizioa deitzen dena… nola ulertzen da eta nola ulertzen duzu?
Ez naiz baitezpada gostian gai horrekin. Nik izaitekotz Lapurdi-Baxenabarreko ohidura dantzatuen historioa dut miatu, eta ez gaurko bilakaera. Batere ene buruaz fida izan gabe, erran nezake halere ohidura aipu delarik, eduki bat beino gehiago transmisio modu bat dela izendatzen. Tradizionalak edo ohizkoak dauzkagun hunenbeste mekanismoen (irakaskuntza, ahozkotasuna, pasaia erritoak, bestak…) eta eragileen (etxekoak, dantza maisuak, soinulariak, soinu mutilak…) bidez transmititua izan den eduki bat. Gaur egun oraindik gauza bitxi batzuen egiteko erabiltzen dugun justifikazioa da ohidura hitz hori. Ardi larruekin hartzez beztitzea, prozesio batean dantzan aritzea, edo hiruzpalau orenez xutik kantatzea Erdi aroko zaldun baten balentriak. On egiten daukulakotz. Epe eta esparru mugatu batean gaurko beharrorduetarik eskapatzeko modu bat da. Ez da irrazionala, alderantziz, bertze errazionalitate baten orroitzapena eta luzamena. Ihardokitze forma bat, behar bada.
Praktika horietan formaren iraunkortasuna baldin bada ere mezuetan/erran nahian aldaketak aurkitzen dira, ezta?
Euskal Herrian Europako hainbat gizarte erruraletan bezala, hunenbertze ohidura dantzatu beiratu ditugu formaren aldetik, bainan besta horien erranahia beti aldatuz joan da, oroz gainetik azken mende-erdi huntan. Beti izan dira errito horietan erranahi argiak eta gordeak, hermetikoak, ilunak. Dantzak denbora batez gazteriaren heziketan zaukan garrantzia ulertzen dugu. Bainan Luhusoko toberetan huxerra zendako hiltzen eta arrapizten zen ez daukagu hain argi. Hipotesiak baditugu. Gaur egun dena nahi dugu argitu, eta erranahi ilunekin nekeziak baditugu. Pixka bat Eliza katolikoan Batikano II Kontzilioarekin gertatu zena. Latinetik tokiko hizkuntzetarat pasatu ziren, liturgia gaurkotu, meza emailea jender buruz itzuli. Sinesdun gehienak kontent, bainan zonbeitentzat aldaketa horrek erritualaren indar sinbolikoa mendratu zuen. Ohidura dantzatuetan gauza bera da, bada mixterio bat, eta erranahi gorde horrek dio indarra emaiten erritualari, jokolariek berek xuxen ze ari diren ez baldin badakite ere. Edo hobeki erran, bakotxak bere ulermen pertsonalarekin sentsuz betetzen ditu besta horiek, eta aniztasun horri esker dute irauten. Dena nahi dugu argitu eta gure marko ideologikoetan kokatu. Barne sekularizazio bat bezala. Betikotasunaren ilusioa sortuz. Thierry Truffaut-k kondatzen du Lapurdiko herri batean gazte bati galdegin ziola besta noizdanik egiten zen ihauteriak herri hartan. Bertzeak ihardetsi: betidanik. Bainan gertatzen da hain xuxen herri hortan Truffaut berak eta tokikoek zutela 30 bat urte lehenago berriz abiarazia aspaldidanik utzia eta ahantzia zen usaia. Ohiduraren txertoak hartua zuelako seinale, gisa batez. Sardegnako Mamoiadan badituzte joaldun gisako Mamutones-ak, San Antoniz ateratzen direnak. Italiar adixkider entzuna deiet gaur egun besta bizirik dela, Mamutones-ak beti bezala ateratzen direla, bainan milaka behazale badirela eta norbeitek mikrotik esplikatzen dituela errituala eta sinboloak. Giro erdi-majiko baten xehatzeko jokorik hoberena. Besta horietan bada estetika bat, mixterio bat, batzutan olerki ttantta batzu ere, bainan horiek oro izigarri minbera eta hauskorrak dira.

Ororen buru « jatorrizkoa » edo « ohiturazkoa » dena, momento batean sorkuntza bat izan da ere, ezta ?
Ez dira zerutik eroriak. Frangotan sortzailea nor izan den ahantzia delarik da dantza edo kantua ohidurazkoa bilakatu, transmisio mekanismoak dutelarik gaina hartzen. Dantza jauziak nola eraikiak izan diren ez dakigu. Soinulari, ttunttunero eta xirribikariek ukan dukete garrantzi haundia dantza horien eraikitzean, tokiko gazteriekin batera, prozesu luze baten ondorioz nun, ororen buru, “sortzaileen” izenak ahantzi diren. Azkenean, ohidura arrakastatsu izan den sorkuntza bat da, eta oroz gainetik tokian tokiko kodigo kulturaletan untsa kokatzen den berrikuntza bat. Beha ze pasatu den Xiberun prinzipiozko punduekin. Berrikuntza historikoki hurbilago delarik, maisuaren izena oraindik denek gogoratzen dute, beha Faustin Bentaberry-k Garazin sortu duen dantza eskolari. Edo idatzi garrantzitsu bat utzi duelarik, Gipuzkoan Iztuetarekin XIX. mendean gertatu zen bezala. Beti izan dira tradizioa eta berrikuntza uztartu dituzten maisu batzu, bainan uztartze horien onhartzeko prest zegoen gizarte batean.

eskuorria euskaraz

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).