Euskarari trufarik ez!

Bi urteko maskaradaren ondotik, Euskararen Erakunde Publikoaren hitzarmen sortzailea berritzea erabaki dute hura osatzen duten partaideek ostegun honetan egin duten biltzar nagusian. Ororen buru, kide bakoitzak 100.000 euro gehiago emanen ditu, EEPk berak 2023an finkatu zituen beharretatik urrun. Euskal Konfederaziotik argi diogu: ez da aski! Ez du balio euskararen aldeko hizkuntza politikak Ipar Euskal Herrian dituen beharrei erantzuteko.
Frantziako Estatuak eta gainerako instituzioek hamarkada luzeetan euskararen kontrako politikak sustatu dituzte, gure hizkuntza desagerrarazteko helburuarekin. Euskararen Erakunde Publikoa sortu zelarik, Ipar Euskal Herriko biztanleen 4tik 1 euskalduna zen. Hogei urte berantago, biztanleen 5etik 1 baizik ez da euskalduna. Denek euskararen alde ahalegin oro egiten dute omen, baina memento berean, euskara peko errekarako bidean da. (...) Guk, euskaltzale guziok, ondoko hitzordua abenduaren 27an dugu, Bilboko Bilbao Arenan, Kontseiluak antolatu ekitaldian euskararen Pizkundea nahi dugula adierazteko. (...)

Iparralde 2040 : Bideari ekin, faisons route ensemble

Réunie ce 13 décembre 2025 à Hélette, l’Assemblée générale du Conseil de développement du Pays Basque (CDPB) a adopté la contribution « Iparralde 2040 - Bideari ekin, faisons route ensemble ».
Ce document est le résultat de deux années de prospective participative menées dans tout Iparralde, entre janvier 2024 et décembre 2025, au travers d’une centaine d’ateliers qui ont rassemblé plus de 1 800 participant·es. (...)

Gela betea Lurralde kolektibitatea asmatzen hasteko

Ehun bat pertsonek parte hartu dute “Ipar Euskal Herriko Lurralde kolektibitatea asma dezagun” foroan, azaroaren 22an, Baionako Arteen Hirian.
Ikertzaileak, hautetsiak, lurraldeko eragileak eta herritarrak bildu ditu Batera herritar plataformak antolatu hitzorduak, analisiak, esperientziak eta gogoetak trukatzeko Ipar Euskal Herriko gero instituzionalari buruz. (...)

Alda : 5 ans d’action

Samedi 22 novembre, Alda a passé un cap symbolique en fêtant ses cinq années d'existence lors de son Assemblée générale.
L'occasion de tirer le bilan des nombreuses victoires individuelles et collectives obtenues, de l'impact d'Alda sur la situation du logement au Pays Basque et la défense des droits des habitants des quartiers et milieux populaires, et de se projeter sur les prochains défis. (...)

“Klima ez da batere kontuan hartua izan, hitza jana izan da”: Biziren ekintzak Christian Devèze-en bilan ezin txarragoa Kanbon ziztatzen du 

Asteazken honetan, urriaren 15ean, Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze-en “klimaren arloko 6 urteko geldirik egotea” Kanbon, Herriko Etxearen aitzinaldea afixaz estaliz.
Ekintza honekin, Bizik argitara eman du klima-larrialdiaren aitzinean erakutsiriko axolagabekeria, auzapezaren fede txarra eta 2020ko Herriko bozak aitzin, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz hartu hitzaren jatea. (...)

Auzolan-en 2. edizioa: 4200 pertsona etxebizitza eskubidearen alde!

Auzolan – Etxebizitza Eskubidearen Egunaren – bigarren edizioa, urriaren 10ean eta 11n Baionan kausitua izan da, 4200 pertsonatik goiti bildu dituelarik. 40 egituratik goiti elkartu dituen elkarteen-herrixka, 400 pertsonatik goiti bildu dituzten 3 hitzaldiak, bazkari herrikoiak, haurren xokoa, animazio frango eta kontzertuak: ekitaldiak, lorturiko garaipenak ospatzeko eta etxebizitza politika deliberatu eta anbiziotsu baten aldeko mezu argia bidaltzeko parada eman du, Herriko Etxeen mailatik Europako mailarat.
(...)

EHBaik Pierre-Edouard Stérin eskuin-muturreko milioidunaren bigarren etxebizitzaren salmenta lotsagarria salatzen du

Urriaren 2an, arratsalde bukaeran, EHBaiko hamar bat kidek bi banderola zabaldu dituzte Pierre-Édouard Stérinen etxean. Horrela, Ipar Euskal Herriko biztanleen bizkarrean eskuin muturreko milioidunaren 10 milioi euroko higiezin espekulazioa salatzeko. Militante abertzaleek zabaldutako banderoletan hurrengoa irakur zitekeen: “Eskuin muturrak Euskal Herrian espekulatzen du” eta “Etxebizitza eskubidea ez dago salgai”. Igorritako mezua argia da: eskuin muturrak eta espekulazioak ez dute lekurik, ez Euskal Herrian ez eta beste inon.
2025eko urriaren 2an EHBaiko kideek Pierre-Edouard Stérinen Donibane Lohizuneko bigarren etxebizitzan ekintza bat egin ondotik, urriaren 3an Stérinek EHBai, Gaby Arestegui eta Hugo-Luc Maillosen kontra salaketa ezarri duela jakin dugu hedabideetara igorri duen agiri baten bidez. (...)