Printzipioak ala tratuak ?

Conseil Municipal de Bayonne
Conseil Municipal de Bayonne

Pasa den abenduaren 15eko Baionako herri kontseiluak eman du zer aipa hedabideetan, Euskal Elkargo berrirako kontseilariak hautatzearen karietara. Haatik prentsako irakurketatik haratago eta auzapezak edo sozialisten buruzagiak egindako adierazpenez haraindian, Baiona 2014 zerrendak eraman duen gogoeta eta defenditu duen jarrera azaltzeak pena merezi du.

Oroit ditzagun lehenik arazoaren abiapuntuak. Baionako herriak 11 kontseilari hautatu zituen 2014ko hauteskundeetan Acba kudeatzeko, eta hauteskunde legeak zera eman zuen : gehiengoarentzat 9 eta Bayonne Ville Ouverte (BVO) zerrendarentzat 2 kontseilari. HELEP berriko kontseiluan berriz, Baionak 22 kontseilari izanen ditu, hots 2014ko hamaikak eta herriko kontseiluak hautatu behar dituen beste 11 berri. Hautatzeko moldea legeak xedatzen du : itzuli bakar batean aurkezten diren zerrenden artean hautatu behar. Aulkiak emaitzen araberan banatzen dira, ez proportzionalki, baizik eta herri hauteskundeetan bezala. Baiona 2014 (B14) taldeak bere buruari bi galdera pausatu zizkion orduan : zuzena ote da 2014ko bigarren itzulian bozkatzaileen %10 bildu zuen sentsibilitate politikoa ordezkaririk gabe egoitea ? Ezetz. Inportanta dea Euskal Elkargoko asanbladan ordezkatua izaitea ? Baietz. Zer egin beraz, jakinez kontseiluko talde bakoitzak bere zerrenda aurkeztuz gero emaitza matematikoa dela : gehiengoarentzat 9 postu, BVO-rentzat 2, erran nahi baitu orotara 18 eta 4 eta B14 petzero !

Heldutasun politikoa erakusteko parada

Egoera horren aintzinean B14-k urriaren hasieran proposamen bat helarazi zien herriko kontseilari guztiei, gardentasunez jokatzeko eta eztabaida demokratikoa abiatzeko. Politikaren ikuspegi inozentea ote? Alderantziz. Politikarien eta politikaren beraren irudia jendartean frango gutxietsi den bitartean, proiektu politikoak bezain inportantak baitira jokamolde zintzo eta argiak. Proposamen hori denentzat onargarri zen printzipio demokratiko batean finkatua baitzen, hots sentsibilitate guztien ordezkapena segurtatzea eta tratuak bazterrean utziz, prozedura argi bat definitzen baitzuen printzipioa gauzatu ahal izaiteko. Konkretuki gehiengoari eta BVO-ri proposatua zitzaien Baionako delegazioa osatzeko 2014ko hauteskundeen emaitzak aplikatzea. Horrek emanen zion 16 aulki gehiengoari (jadanik zituen 9ak eta 7 berri), 5 BVO-ri (zituen 2ak eta 3 berri) eta 1 B14 taldeari. Hautabide honek suposatzen zuen hiru taldeen artean zerrenda bakar bat osatzea (7/3/1). Eta ongi jokatuz gero, 22en gainean parekotasuna lortzeko aukera emaiten zuen. Sentsibilitate guztiek handiturik ateratzeko parada zuten, bakoitzaren proiektu eta anbizioen gainetik, heldutasun demokratikoa erakutsiz, Ipar Euskal Herriak bizi duen momentu historiko honen heinean.

Politikarien eta politikaren beraren irudia
jendartean frango gutxietsi den bitartean,
proiektu politikoak bezain inportantak baitira jokamolde

Tratu politikoen saltsa

Alta, nahiz eta proposamena bi hilabete lehenago igorri eta erantzuna behin eta berriz eskatu, beste bi taldeak luzaz isilik egon dira. Hiru taldeen arteko elkarrizketak abiatu ordez, buruz buruko harreman informalak baizik ez dira burutu azken egunetan.

Ulertezina, kontutan hartuz denbora berean COPILean tendentzia guztietako hautetsiak HELEP-eko gobernantza paktua lantzen eta adosten ari zirela.

Azken puntan, BVO-k proposamena onartzen zuen bitartean, auzapezak errefusatzen zuen, 15eko kontseiluan publikoki erran duen bezala, “opari” bat ez egiteko oposizio gogorra egiten dioten sozialistei.

Argumentu eskasa eta Etchegarayren engaiamenduak ezagutzen dituen ororentzat, harrigarria.

Ez zen inolako opari edo traturik afera honetan, denei printzipio baten aplikapena baizik. Auzapezak egindako kontra-proposamena (17/4/1) sinesgarria ez izaiteaz gain (BVO-ri eskaintzen baitzizkion kasu guztietan lortuko zituen aulkiak, zerrenda bakar baten egitearen truke), betiko tratu politikoen saltsan murgiltzen zituen denak.

Printzipio demokratiko komun baten inguruko akordioaren aukera bazterturik, talde bakoitzak bere interesa zaindu eta estrategia politikoari lehentasuna emaitera eramana zen.

B14-k argi zuen edozoin hautu eginez gero, nahigabeko eta kontrolatu gabeko irakurketa politikoak sortuko zirela. Hauteskundeetan defenditu zuen proiektu politikoa eta bere ezkerreko perspektiba abertzalea kontutan izanik, BVO-rekin akordio teknikoa egitea deliberatu zuen, inongo engaiamendu politikorik gabe.

Ondorioz 11 kontseilari berri hautatuak izan dira : 8 gehiengokoak, horietarik 3 HELEP-en kontra bozkatu zutenak eta 3 BVO/Baiona2014-ko zerrendatik, hiruak HELEPen alde bozkatu zutenak.

 

1) BVO (Bayonne ville ouverte) sozialistek bultzaturiko ezkerreko oposizioa, H. Etcheto buru.
2) Herri hauteskundeen bigarren itzulian Baiona 2014 zerrenda Ezkerreko frentearekin aliantzan presentatu zen.
3) Auzapezaren zerrendak 32 kontseilari ditu, BVO-k 9 eta B14-k 2.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).