Separatistengandik bereiziak

PrintFriendly and PDF
HASIERA-2-670x670

Xehetasun guziak Basaizea Kultur Batasunaren web gunean, hemen klikatuz : www.basaizea.com

Hara! Garaiak nola aldatzen diren! Erramoldeak, Historiako oinarrietan jartzen baditugu, ohartzen ahal gira adjektiboek buruz aldatzen dutela: hortan heldu zauku aurtengo Nafarroaren Eguna. Separatismorik ez! Ga(ra)irat hurbiltzeko, definizioekin aritu niz josteta eta hemen agerraraziko dauzkiziet atera dituztan ondorioak.

1512tik goiti, Nafarroaren zatiketaren lehen urratasak emaiten dira. Nafarroa Beherea bere hiriburutik banandua da, Nafarroa Garaia errege katolikoaren mende delako. Separatismoa : mende diren estatuarekiko, eskualde baten bereizteko nahia duen bertako biztanleen mugimendua (1992-ko Larousse). Kasu huntan, Nafarroa Beherekoek ez bazuten Nafarroa Garaiarekiko banandu nahi, erran daiteke separatistak kanpotik heldu zirela eta gaztelarrak beraiek zirela?

Ondotik, probintzia ttiki hau Henrike IV.aren eskutik, Frantziako Erresumari lotua da : erran daiteke erresuma haundi huni lotu nahi zatzaion behe nafar bat, orduko separatista bat zela, Baxe Nabarreko orden politikotik atera nahian, beste orden bati lotzeko? Separatismoa : bere buru duen estatuarekiko, eskualde baten banaketaren alde egiten duen tendentzia politikoa, bere independentzia lortzeko ala beste estatu batean integratzeko (Diccionario de la Lengua Española, interneten).

Aldiz, Nafarroa Behereko erresuma Frantziakoari lotu zen momentutik, eta are gehiago « Frantziako eta Nafarroako errege » titulua galdu zelarik Luis XVI.arekin, « frantsesen errege » bilakatzeko, erran daiteke Frantziarekin loturarik nahi ez zuten baxe nabarrak zirela separatistak bilakatu? Erran daiteke Nafarroa Garaian berdin gertatu zela Gaztelarekin?

Gaur egun oino, Ameriketako Estatu Batuen indarraren aurkarien parekoak bezala asimilatuak gira. Separatista : maila politikoko banaketa, estatu edo federakuntza batekiko autonomia galdegiten duen pertsona. ad. Estatu Batuetako hegoaldeko separatistak (sudistak). adj. euskal mugimendu separatistak.

Aski irringarria da ikustea historiagileen arabera nola adjektiboek buruz aldatzen duten. Bistan dena, hemen egiten dautzuetan esposaketa fikzio historiko baten emaitza da, nazionalismoa bera alde baterat utzi nahi duena, madarikatua delako XIX. mende bukaera aintzineko Euskal Herriko Historia nazionalismoaren zantzuekin esplikatzen duena!

Nafarroaren eguna berdintasun berrien eguna izan dadila, ez 3+4=1 aldarrikatuz, bainan 7=1!!! Zazpi probintzietako Nafarro bat aldarrika dezagun, Erdi Arotik dirauen separatismorik gabe!